Monthly Archives: apirila 2017

“Itzal zaunka” liburuan oinarritutako kontzertu-irudikatua

Itzal zaunka proiektuak hiru lengoaia artistiko elkartu zituen: hitza, irudia, musika. Disko-liburu ilustratuaren forma hartu zuen elkarlanak. Orain, euskarri berri bat gehituko zaio proiektuari: zuzenekoa. “Kontzertu irudikatu” gisa aurkeztu dute egileek emanaldia, Jexuxmai eta Noizbehinka Bandaren musikarekin batera Iban del … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hassanen amorrua euskarara

Poemak, garrasi Yahya Hassan deitzen dira biak: autorea eta lehen liburua. Izan ere, Yahya Hassanen beraren esperientziak ditu oinarrian idazlearen lehen poema liburuak. 1995ean jaio zen Hassan, Danimarkako Aarhus hirian, eta 2013an argitaratu zuen orain Denonarteanek euskarara ekarri duena. Sekulako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Arpoilariaren gogoetak

Itsasoa eta oinazea Itsasoa eta oinazea. Martxel Mariskalen Azken zakatzak (Susa) poema liburuan bi gai horiek nabarmentzen dira. “Itsasoa izan da nire eskola eta oinazearen bitartez ari naiz pertsona bezala doktoregoa egiten. Horren lekuko da liburutxo hau”, halaxe aitortu zuen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

XII. Artedrama topaketa apirilaren 17tik 22ra Aulestin

Euskarazko antzerkiaren paisaiak dituen gabeziak talde-indarraz, borondate itzelez, zirrikituez osatzen dira sarri. Zirrikitu horien artean topatu dugu duela hamabi urtetik Aulestin antolatu ohi den ADEL ekimena. Bertan izena ematen duten ikasleek teatro-formazio intentsoa jasoko dute astebetez, hainbat irakasle espezializaturen eskutik. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Sara, idazleen bilgune

Hamarretan hasi eta arratsaldeko seiak arte egongo dira zabalik Sarako Idazleen Biltzarraren ateak, apirilak 16an eta apirilak 17an, Sarako kiroldegian. Hemen kontsulta dezakezue egitarau osoa. Igandekoak Goizean, liburu bana aurkeztuko dute Didier Picotek eta Txomin Hiriart-Urrutik, frantsesez biek. 14:3oetan, berriz, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Arantxa Iturbe: “Idazten ari naizenean, entzuten ari naiz etengabe”

Irakurri dut sarritan galdetu dizutela ea zergatik pasa duzuen Koadernoa zuri antzerkitik narratibara, baina nik hori baino are lehenagoko zerbaitetara nahi nuke jo: nola sortu zen obra bera, bi pertsonaia horiek, korapiloa… Agurtzanek eta biok 15 bat urte daramatzagu honezkero … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Harkaitz Cano elkarrizketatu dute Irakurrieranen 300. saioan

Apurka-apurka Irakurrieran atalera ari gara igotzen Irakurrieran irtatsaio guztiak. Aste honetan Patxi Zubizarreta eta Aitziber Etxeberria Garroren elkarrizketak jarri ditugu entzungai, gaurkoan Harkaitz Canori egindakoa. Honatx 300. Irakurrieran saioan egindako elkarrizketa osorik: Harkaitz Cano  

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Eslovenian zortzi asteko sorkuntza-egonaldia egiteko aukera

Beste hitzak–Other Words  Europako zenbait hizkuntza komunitate txiki edo/eta gutxituen arteko literatur trukerako sarea da Other Words. Urtean komunitate bakoitzeko bazkide banak bi idazle hautatzen ditu Europako beste bi lurraldetan egonaldiak burutzeko; eta beste lurraldeetatik datozen bi idazleri harrera egiten die. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 3. Zakurra

BALITEKE ISTORIO HAU etengabe gertatzea, egunero-egunero gertatzea, eta horregatik hain justu jarraitu behar diogu pertsona horri atzetik, herritik irtetera doanean, Garagorritik gora abiatzen denean, Marizulo pasatu eta Besabiko benta mitikora iristen den arte. Eta jarraitu behar diogu, batik bat, bide … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Arantxa Iturberekin “Koadernoa zuri” mintzagai Irakurrieranen

Honatx elkarrizketa osorik: Sinopsia: Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment