Monthly Archives: ekaina 2017

“Arraroa” albuma gailendu da Etxepare sarian

Etxepare sarira 26 lan aurkeztu dira aurten. Gaur eman dute erabakiaren berri. Epaimahaiak Arraroa egitasmoa aukeratu du. Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez Del Diegoren lanaren protagonista haur bat da. Gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Historia hurbilaz idazteko beka

XII. Tene Mujika Beka Saria 1. Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

‘Istorioak belarrietara’, kontakizun laburren lehiaketa

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua hurbiltzea du helburu, baliabide hauen bitartez: baserria bera, interpretazio zentroa eta baratze ekologikoa. Zugarramurdiko Sorginen Museoak, aldiz, “Nafarroa iparraldean 1609 eta 1614 bitartean jasandako Inkisizioaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ereindakoa plazaratzeko garaia

Asier Osinalde Vidal (Donostia, 1975) irakaslea da eta bere lehen liburua plazaratu berri du. Idazteko joera aurretik datorkio. Baina ez lukete han egon behar (Erein) izenekoan jaso dituen ipuinak 2012 eta 2014 urteen artean idatzitakoak dira. Horietako batzuk lehiaketa ezberdinetan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria

Honatx antolatzaileek zabaldu dituzten oinarriak: “ARTEZ BLAI KULTUR ELKARTEAK, bere estatutuen baitan jasotzen diren helburuen artean, Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede, eta ondorioz ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 2017ko edizioaren deialdia egin du, honako oinarri hauen arabera: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Emakumea eta piztia, elkarren aliatu

“Zibilizazioaren aparretatik King Kong bezain aparte daudenentzat” idatzi zuen liburu hauxe Virginie Despentes idazle eta zinemagile frantziarrak orain hamar urte, halaxe dio Irene Arraratsek euskarazko itzulpenaren hitzaurrean (Ipurtzurien kontrakarrean). Hain zuzen ere, liburua hasi orduko, asmoak argi adierazten ditu autoreak: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Alaine Agirre: “Kostatu zait neure buruari idazlea naizela onartzea”

Zure marken isla dira poema hauek. Zure buruari eskaini diozu, hain zuzen, liburua. Aitortza horrek liburuaren izaera uzten du agerian: guztiz konfesionala den obra bat iragartzen du, ezta? Ederto baten azaldu duzu.   Liburua zirkularra dela esan daiteke. Hasieran eta … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Robert Menasseren “Europar mezularia” saiakera plazaratu du Katakrakek

Robert Menasseren Europar mezularia saiakera da Iruñeko Katakrak liburu-dendako argitaletxeak plazaratu duen hirugarren titulua. Aste honetan bertan aurkeztu dute bigarrena ere, Nagusia kanpoan bizi da Takiji Kobayashiren nobela. Robert Menasseren liburuaren aurkezpenean Hedoi Etxarte Katakrakeko kideak, Eneko Aizpurua Urteagak itzultzaileak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Zukafukamusuka” erotismoa hitzez marrazteko elkarlana

Judit Ruiz de Munainek idatzi zituen jatorrizko testuak gazteleraz. Jokin Mitxelenari erakutsi, eta honek akuilaturik, proiektuarekinegin zuten aurrera. Patxi Zubizarretarekin jarri ziren harremanetan, eta honek itzuli baino, moldatu egin zituen testuak euskaraz. Zukafukamusuka da emaitza, Txalapartaren bilduma erotikoan plazaratu den … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Goierriko I. Irakurle Taldeen Topaketa

Ez ohiko ekimena jarri dute martxan Goierri aldean, irakurle taldeen inguruan: Goierriko irakurle talde ezberdinetako dinamiketan parte hartzen ari diren lagun guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, eta baita gainerako goierritar guztiak ere. Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Seguran, Izalen, Zumarraga-Urretxun, Gabirin badira … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment