Monthly Archives: uztaila 2017

Eguzkiteka, udako liburuen aterpe

Parke eta lorategietan irakurketarako espazioak zabaltzeko joerarik bada beste hiriburu batzuetan. Baita gure inguruan ere. Donostia Kulturaren liburutegi sareak, adibidez, duela hogei urte sortu zuen Urgulleko udako liburutegia. Oraintsu urrats berri bat eman dute. Publiko berrien bila, Kontxa hondartzan liburuetarako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kepa Altonagari elkarrizketa Irakurrieranen

Entzun hemen elkarrizketa: Sinopsia: Oroitzapen batetik abiatuta eta Obaban zehar, Lotilandiako garaietaraino hurbilduko gara Kepa Altonagaren eskutik. Aldamenean daukagu mundu hori, baina guztiz ezezagun bilakatu zaizkigu horko parajeak eta biztanleak, eta ahaztu egin dugu bere historia. Gizakume bi gailentzen dira … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Juan Luis Zabalarekin “Ospa” mintzagai Irakurrieran irratsaioan

Irakurri HEMEN “Ospa” liburua osorik Sinopsia: Telefonoz deitu dio Wim Wenders zinegileak. Kanpinean Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da. Bartzelonatik bueltan, Mikel Laboa hil dela jakin du irratiz. Eduardo Txillidaren eskultura famatua rotaflexarekin apurtzea erabaki du… Juan Luis … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Barbalot: “Preso gauzka ideologiak eta hari kateaturik dago gure jarduera osoa”

Irakurri ditudan elkarrizketa gehienetan galdetu dizute gaiaz eta erantzun diezu, beraz ez dizut galdetuko ea zergatik/zertarako ez duzun izen-abizenik eman. Koldo Izagirrek sinatu du hitzaurrea, ordea. Zergatik/zertarako izen propiodun hitzaurre bat argitalpen anonimo batek, eta zergatik/zertarako izen propio hori? Idazki … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Kattalin Miner, Miren Gorrotxategi eta Mari Luz Esteban Irakurrieranen

Denboraldi berezia izan da 2016-17koa Irakurrieran irratsaioarentzat: martxoan 300. saioa aireratu zuten (Harkaitz Canori egin zioten elkarrizketa) eta hasieratik Gotzon Barandiaranekin batera esatari izan den Edorta Jimenezek agur esan dio bertako mikrofonoari, Leire Palaciosek hartu duelarik bere lekua. Irakurrieran saioa … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iban Zalduari elkarrizketa “(Euskal) literaturaren alde (eta kontra)”

Iban Zaldua elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) (Elkar, 2016) oinarri. Sinopsia: Nola bete kontrazal bat? Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Kirmen Uribe ekarrizketatu dute Irakurrieran saioan

Entzun hemen Gotzon Barandiaranek Kirmen Uriberi egindako elkarrizketa osorik: Irakurri HEMEN liburua osorik Sinopsia: Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

VIII. Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria, martxan

Formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko eskaintza urria zela ikusita, sorkuntza lanak bultzatzeari ekin zion Donostiako Udalak. Hala, sorkuntzarako diru laguntza eskaintzeaz gain, antzezlan horien ekoizpena eta hedapena sustatzen ditu lehiaketa honek.  Alegia, irabazleak, sari ekonomiko bat eskuratzeaz gain, lau emanaldi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

‘MarraziOak’ ikastaroan izena emateko garaia da

Gaztetxoei zuzenduriko liburuak sortzeko ikastaroa irailean egingo da. Baina izen-ematea aldez aurretik osatu behar da. Beharrezko dokumentazioaz gain, irakasleek eskatutako ariketa zehatza bidali beharko da uztailaren 14rako. Jasotako hautagaitzak baloratu ondoren, 12 lagun aukeratuko dituzte eta Elena Odriozola eta Gustavo … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Pott Banda aztergai Irakurrieran irratsaioan

“Pott Banda eta literaturaren autonomia” izenburua jarri diote saioari, Gotzon Barandiaranek gidaturik. Entzun hemen osorik: Albiste honen uberan: Irakurri HEMEN Iñigo Astizek Berrian idatzitako erreportajea: “Mekaben Pott” Ikus HEMEN Sorzain argitaletxeak aurten plazaratu duen Pott Banda. Ekilibrista Bihotza (1977-1980) liburuaren … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment