Monthly Archives: urria 2017

4. Zubi deialdia zabaldu dute

Hiru lan babestu ditu orain arte Zubi deialdiak: Dxusturi taldearen Konpota, auka Teatroaren Amodioaren ziega eta Beheko Larraineren Atte hil aurretik. Azken hau oraindik ere ikus daiteke euskal oholtzetan. Honatx antolatzaileek zabaldu duten deialdia eta gogoeta: Laugarren Zubi deialdiaren oinarriak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Intelektuala eta bizizalea, elkarren ispilu

Literatura helenikoko izen handi bat iritsi da gurera “Greziako XX. mendeko idazle handienetako bat da” Nikos Kazantzakis, halaxe azaldu du Luis Berrizbeitiak, haren obra ezagunena euskarara itzuli eta Elkarren eskutik argitaratu berri duenak: Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nobel saria … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Felipe Juaristiri elkarrizketa

Gazteei zuzenduriko Perzebal bildumaren baitan plazaratu du Ereinek zure azken nobela. Badira, ordea, helduen literaturaren logikarekin bat datozen ezaugarriak: pertsonaia nagusiaren inguruko elipsiak (iraganari loturikoak), nobelaren egitura…  Idazten hasi nintzenean, gazteak nituen buruan. Gaurko irakurle gazteengana iristeko jarri nituen nire … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Maiatzetik azarora pasa dute Literaktum jaialdia

Literaktum jaialdiko antolatzaileek aurreratu dutenez, “edizio honetako gai nagusiak nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra –eta haren itzal distopikoak– eta liburu ilustratua izango dira. Literaturaren eta musika, zinema, pentsamendua, komikia, kazetaritza, gastronomia edo paisaiaren arteko harremanak ahantzi gabe”. Jaialdiak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hau ez da poeta bat (edo bai)

Iñigo Astiz:   Eric Dicharry: Ixiar Rozas eta Itziar Imaz:

Posted in Amuak | Leave a comment

“Jenisjoplinen” bidea

Hitz hauek ekarri dizkigu Uxue Alberdiren liburu berriaren kontrazalak: Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Uxue Alberdirekin solasean Irakurrieranen

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Poesiaren hausturak aztertuko dituzte Bilbon

Aurten, Hausturak ipini diote izenburu Bilbaopoesia jaialdiari. Hona hemen egitarau osoa: URRIAK 16 19:30 – Bidebarrieta liburutegia GABRIEL ARESTIREN EGUNA. “GABRIEL ARESTI ADISKIDEEN BEGIETAN” Hizlariak: Ángel Zelaieta (Mallabia, 1940), Josu Torre (Mungia, 1947) eta Karmelo Landa (Ea, 1952) Moderatzailea: Asier … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Sarrionandiari, esker onez

“Jardunaldi hauen helburua Joseba eta bere lana herritarren artean ezagutzera ematea da, Sarrionandia Iurretan eta munduan kokatuz”, Iurretako Herri Bibliotekak aditzera eman duenez. 2016ko udan hasi ziren egitarauari forma ematen. Geroztik, “antolakuntza lanetan ibili gara buru belarri, gure herriko idazleari … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Juan Manuel Uriarekin solasean

Dagoeneko egin duzu ibilbide bat argitaratzen: 2005ean Puerta de Coral liburua plazaratu zenuenetik hainbat argitaletxerekin publikatu duzu hainbat lan, azkenean Beñat Arginzonizekin batera El Gallo de Oro argitaletxe propioa sortu eta bertan lanak plazaratzen hasi zaren arte, Harria adibidez. Zure … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment