Monthly Archives: azaroa 2017

Idoia Fraile Ugalde: “Julene Azpeitia Saria bultzada handi bat izan da niretzat”

Aurten inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira. Epaimahaiarentzat ordea, zurea izan da lanik onena. Lehen saria irabazteak zer suposatu du zuretzat? Maizago idazteko gogoa piztu al dizu? Idoia Fraile Ugalde: Saria jaso izanak neuregan sortu duen sentipena hitzen bidez adieraztea, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Jasone Osoro, hegats aldizkariaz

Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariaren 55. zenbakia aurkeztu berri du. Jasone Osoro da elkarteko lehendakari eta bere esanetan, “ederra da egiaztatzea poesiaren euskal letretan ere badaudela belaunaldi bat baino gehiago”.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Felipe Juaristi, Hegats aldizkariaz

Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariaren 55. zenbakia eman du argitara. Felipe Juaristik egin ditu zuzendari eta editore lanak, eta honakoan euskal poesia hartu du ardatz.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Nerea Arrien, Hirutter (Erein)

Nerea Arrienek Hirutter izeneko nobela plazaratu du Erein argitaletxearekin. “Intimitate motak eta intimitate horiek ezkutatzeko moduak; hortxe dago nobelaren gaia”, azalpen hori eman du hedabideen aurrean eskaini duen agerraldian. Hiru dira Hirutter nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki horren erpinean … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Arantxa Iturbe, Honetara ezkero (Susa)

Arantxa Iturbek Honetara ezkero (Susa) narrazio liburua aurkeztu du gaur: “Bonsai egilearen obsesioz idatzi ditut ipuinok. Adaxkak luzatzeko arriskuan sumatzen banituen, bihotzgabe kimatu egin dizkiet. Horregatik eman dute hain fruitu txikia, neurriz hain kontzentratua. Bonsai-ipuinak deitzea ere pentsatu dut”.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Jon Arretxe: “Banuen aldatzeko gogoa”

Furgoneta blindatu baten lapurretaren ondoren, pertsonaia bat kartzelan sartuko dute.  Hor hasiko dira Arrutiren bandakoen nondik norakoak. Honakoan, trama soildu egin du. “Pelikula baten gidoiak ezartzen duen erritmotik gertu dago”. Errutinan erortzeko beldurrez Aurreko bost nobelak Toure pertsonaiaren bueltan idatzi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Egungo euskal komikiaren historia” argitaratu du EHUk

Egungo euskal komikiaren historia aztertzera dator EHUk “Euskal Literatura Saila”n plazaratu duen 17. alea. Iratxe Retolazak zuzendu du ale hau, eta bereak dira hain zuzen ere hitzaurrea eta liburua osatzen duen artikuluetako hiru. Bere hitzaurretik hartu ditugu aurkezpen hitz hauek: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Literatura, argazkilaritza, antzerkia: “Genero-praktikak” Oiartzunen

Literatura, argazkigintza eta antzerkia ardatz, “Genero-praktikak” sormen tailerrak jarri ditu martxan Oiartzungo EHUNTZE espazioak. Idoia Beratarbide Arrietak Oiartzunen gidatzen duen sormen espazioa da Ehuntze. Abendua eta urtarrilean helduentzako sormen tailer praktikoak antolatu dituzte, “Genero-praktikak” lelopean, Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Antzerkizaleekin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Aforismoak izan dezake elukubraziotik, baina baita eguneroko bizitzaren zartadatik ere”

Azalean ez ezik, liburuan barrena autore askoren izenak topatu ditugu. Ez dituzu nolanahiko sparring-ak hautatu (boxeo jokoa baliatzea zilegi bekit). Kafka, Rilke, Pessoa, Mallarmé, Canetti, Cioran… Gogoko dituzun pentsalari eta idazle denak kabitu al zaizkizu? Beste asko ere izan zitezkeen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Xabier Leteren poesia antologia plazaratu du Koldo Izagirrek

Xabier Leteren ibilbideko poemak eta kantuen letrak eskaintzen dizkigu Koldo Izagirreren lanak antologaturik, Elurra ikusi dut titulupean; baina ale hau bada hori baino gehiago ere, Izagirrek berak epilogo mamitsua eskaini digu bertan, antologatzailea bera antologatua ulertu nahian, lerro arteko borrokan; … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment