Monthly Archives: urtarrila 2018

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren oinarriak eman dituzte ezagutzera

Ipuinen gaia librea izango da eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Ipuinak, gehienez ere, 15 orrialde izango ditu (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan. Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Fito Rodriguez: “Txillardegi idazlea eta intelektuala izan da, oroz gain”

Txillardegi intelektuala Txillardegiren jarrera intelektualaz aritzerakoan bere idatz tankeran funtsezkoa izan zitzaion J.P.Sartreren itzalari erreparatu behar diogu. Orduan esaten zen moduan, «Il nést pas necessaire de souligner l’importance de la fonction d’une langue standard consistant á affirmer l’identité d’une communauté … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Idazle Eskola bat abiarazi dute Tolosan

Tolosako Udalak, urtetan, literatura sarietara bideratu izan du diru-partida bat. Aurten, ikastetxe mailako lehiaketa horiek alde batera utzi eta Idazle Eskola izeneko ekimena jarri du martxan. Herriko hiru ikastetxerekin batera ondu du ideia eta lehen edizioan hamabost gaztek eman dute … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Barra-barra

Agenda-marrak ziega-barrak baldintzapeko soldata presozain ustel.

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Gaur amaitzen da Hatsaren Poesia 20. bilduman parte hartzeko deialdia

20 urte, 20 liburu, hamika parte hartzaile, kultur proiektuei dagokionez bizitza oso bat. Auxtin Zamorak koordinatu du urteotan guztiotan Hatsaren jarduna, eta aurtengo liburuaren ostean lekukoa emango die beste kide batzuei. Aurten egin den Hatsaren Biltzar Nagusian Hatsaren jardunari eutsiko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Joxan Artze: “Ongi esana bada eta ederki esana bada, bihotzeraino iristen da”

Joxan Artze Ez dok Amairu taldearen eta Baga, Biga, Higa sentikariaren eragile nagusienetakoa izan zen, eta bere anaia Jesus Marirekin batera txalapartaren erabilera modernoa sustatu zuen. “Poesia plazara, eszenariora eraman duen lehen poeta izan da, eta bizitza literariotik eta eztabaidetatik urrundua egon da beti”, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Nobelak ez du kutsu errealistarik izango baina tonu exageratu gabean idatzita dago”

Goldsmithen ikaslea (Elkar) liburuaren izenburuan aipatzen duzun idazlea benetakoa da. Existitzen da. Elkarrizketa prestatzen ari nintzela konturatu naiz horretaz. Eta nobelan aipatzen duzun moduan, Kenneth Goldsmithek literatura tailer bat eman zuen Second Life sare sozialean. Bai, hala da. Hiruzpalau urtez … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Joxean Agirrerekin solasean Irakurrieranen

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Irati Jimenez eta Pettiren emanaldia Burlatan

Iazko Zarauzko Literaturian estreinatu zuten emanaldia, eta ondoren Donostian, Zumaian eta Elizondon. Donostiako Literaktumen grabatutako audioa duzue jarraian, hain zuzen ere, biharko emanaldirako amu gisa: “Ispiluei buruz arituko dira liburu artean. Ispiluek dakiten guztia ikasten saiatzen, eta ez dakitena gozatzen. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Gazteentzako literaturako nobedadeak aztergai Irakurrieranen

 

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment