Monthly Archives: urtarrila 2018

“Lurra”, hizpide eta kantagai

Urtero gai bat hautatzen dute eta tematika horren bueltan osatzen dute literatura jardunaldia. Aurtengo edizioko gai nagusia ‘Lurra’ izango da. “Aurrekoetan lez, hasi gara, auzolanean; goldaketan, lurra lantzen, ongarritzen, haziak aukeratzen…Urtarriletik maiatzera arte ekingo diogu literatura haziok ereiteari eta uzta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ez zaitez salba

Ez zaitez geldi gera bide ertzean ez izoztu poza ez gogorik gabe maita ez zaitez orain salba ez inoiz ez ez zaitez salba ez lasaitasunez bete ez mundutik gorde bazter bare bakar bat ez utzi betazalak erortzen judizioak bezain astun … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Luis Garderekin solasean

Barbaroak baratzean zortzigarren poesia liburua duzu. Nobela bat idaztetik zatoz, zure ibilbidean lehena: Ehiztariaren isilaldia, Euskadi Literatur Saria jaso zuena gainera. Nolakoa izan da poesiara itzulera? Etxera itzultzea bezala izan da. Banuen gogoa; nobelaren idazketaldia luzea izan zen eta, gainera, … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren oinarriak eman dituzte ezagutzera

Ipuinen gaia librea izango da eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Ipuinak, gehienez ere, 15 orrialde izango ditu (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan. Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Fito Rodriguez: “Txillardegi idazlea eta intelektuala izan da, oroz gain”

Txillardegi intelektuala Txillardegiren jarrera intelektualaz aritzerakoan bere idatz tankeran funtsezkoa izan zitzaion J.P.Sartreren itzalari erreparatu behar diogu. Orduan esaten zen moduan, «Il nést pas necessaire de souligner l’importance de la fonction d’une langue standard consistant á affirmer l’identité d’une communauté … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Idazle Eskola bat abiarazi dute Tolosan

Tolosako Udalak, urtetan, literatura sarietara bideratu izan du diru-partida bat. Aurten, ikastetxe mailako lehiaketa horiek alde batera utzi eta Idazle Eskola izeneko ekimena jarri du martxan. Herriko hiru ikastetxerekin batera ondu du ideia eta lehen edizioan hamabost gaztek eman dute … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Barra-barra

Agenda-marrak ziega-barrak baldintzapeko soldata presozain ustel.

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Joxan Artze: “Ongi esana bada eta ederki esana bada, bihotzeraino iristen da”

Joxan Artze Ez dok Amairu taldearen eta Baga, Biga, Higa sentikariaren eragile nagusienetakoa izan zen, eta bere anaia Jesus Marirekin batera txalapartaren erabilera modernoa sustatu zuen. “Poesia plazara, eszenariora eraman duen lehen poeta izan da, eta bizitza literariotik eta eztabaidetatik urrundua egon da beti”, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Nobelak ez du kutsu errealistarik izango baina tonu exageratu gabean idatzita dago”

Goldsmithen ikaslea (Elkar) liburuaren izenburuan aipatzen duzun idazlea benetakoa da. Existitzen da. Elkarrizketa prestatzen ari nintzela konturatu naiz horretaz. Eta nobelan aipatzen duzun moduan, Kenneth Goldsmithek literatura tailer bat eman zuen Second Life sare sozialean. Bai, hala da. Hiruzpalau urtez … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Joxean Agirrerekin solasean Irakurrieranen

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment