Monthly Archives: martxoa 2018

Paseoak literaturan

Paseoa. Bizimodu osasuntsuei buruzko gida gehienetan topatuko duzu ibiltzeko aholkua. Kirol posibleetan errazena, korrika egitearen atarikoa, aukera edukiz gero jarraikortasunez egin beharrekoa. Denbora hartu denbora galtzeko, buruarentzat ariketa ere izan daiteke. Bidaia epikoen kontakizunetik honantzago, literaturak ere eskaintzen du paseoen … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Vital Fundazioak poesia lehiaketa berri bat jarri du martxan

“Nahi duten guztiek euren trebetasun poetikoa garatzeko aukera izan dezaten”. Hori izan da lehiaketa berria abiarazteko arrazoi nagusia. Oinarriak Vital Fundazioaren web orrialdean aurkituko dituzue: www.fundacionvital.eus   Originalak eta argitaratu gabeak Poemak originalak eta argitaratu gabeak beharko dute izan, euskaraz edo gazteleraz … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Danele Sarriugartek “Azala erre” nobela aurkeztu du

“Orduantxe abiatu zen dena, Mirenek ahaztu zuenean zergatik maite izan zuen argazkiak egitea, zertarako egin izan zituen, Miren hasi zenean argazkiak egiten soilik asetzeko besteak, soilik jarraitzeko nor izaten: hamabost atsegin dut, hogeita sei bertxio. Agerraldi publiko bakoitza epaiketa bat, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ostegunean abiatuko da BilbaoPoesia literatura jaialdia

Blas de Otero jaio zeneko 102 urte beteko dira martxoaren 15ean. Joan Margarit poetak eta Jon Kortazar idazleak eta kritikariak hitzaldi bat eskainiko dute Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Egun seinalatu gehiago ekarriko dituzte gogora aurtengo edizioan. Martxoaren 23a Poesiaren Eguna ospatuko da munduko txoko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Zentsuraren itaxurak

‘Niri Jainkoa ez zait interesatzen’, bota zidan behin gaztetxo batek, jakin gabe, seguruenik, Jainkoa izan dela, mendeetan zehar, euskal literatura santujalearen zutabe eta ardatz. Gaztetxoari ez nion otoitz hau berritu: «Casciako Rita santua, zure bitartekaritza behar dut Jainko Aita Ahalguztidunak … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Denborarik gabeko astia

Denbora behar dut denbora hori beste batzuek alde batera utzitakoa sobera edo ez dakitelako jada zer egin berarekin denbora zuri gorri orlegi gaztainkara eta guzti koloreak ez dit axola   denbora xumea ireki ezin dudana eta itxi atea bailitzan denbora … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Gazteak, literatura eta irakasle entusiastak

Zarauzko Antoniano ikastetxean DBH4ko euskara eta literaturako irakaslea da Imanol Epelde eta gure hizkuntz-errealitatearen kontzientziatik abiatzea porposatzen du: “Hizkuntza minorizatu baten egoeratik abiatuta, bai ulermenak, bai prestigioak eta bai irakurzaletasunak zailtasun handiagoak dituzte”. Gaztelaniako irakasleak, ingeleseko irakasleak eta euskarako irakasleak … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Ixabel Milletek “Zubilanak eginez” emanaldia estreinatuko du Hendaian

Honela aurkeztu digute “Zubilanak eginez” emanaldia egileek: Elkartzen gaituzten zubiak edo banatzen gaituzten harresiak eraikitzen ari ote gara ? Galdera horri erantzun nahian eta euskal mitoen balore unibertsal eta atenporalez baliatuz sortu da ZUBILANAK egitasmoa. Zubiak, batzeko eta elkartzeko balio … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Igartza Saria, idazle gazteei zuzendua dagoen lehiaketa

1. Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak. 2. Deialdian edonork parte har … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Xabier Amuriza, Neska bat leku inposiblean (Elkar)

Zamorako apaiz-kartzelan, Euskal Herriaren aldeko eta eliz hierarkia konplizearen kontrako borrokan sarturiko apaiz talde bat daukate giltzapeturik. Beste edozein presok bezala, ordea, haiek ere ihes egin nahi, eta 1970. urtean tunel bat hasi dira egiten, lurpean eskabatuz. Oinarri historiko zehatz … Continue reading

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment