Monthly Archives: maiatza 2018

ANTONIO TABUCCHIREN LUSOFILIA GOGOAN

Sostiene Pereira di averlo conosciuto in un giorno d´estate. Una magnifica giornata de estate, soleggiata e ventilata, e Lisbona sfavillaba.” Ba bai, seguru asko ezin zaio idazle bati gorazarre hoberik egin bere lana berrirakurri baino. Nik ekin diot hiru bider, lehenengoa … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Maixa Zugastiri elkarrizketa Irakurrieranen

Sinopsia: Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik. Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Ekaitz Goienetxearekin solasean Irakurrieranen

Sinopsia: Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

‘Mito hurbilak’ liburua, sarean eskuragarri

Anuntxi Aranak euskal mitologiaren alde ugari aztertu zituen Mito hurbilak liburuan. Erioaren inguruko ikuspegiak, emakumeek euskal mitologian duten pisua, apaizen irudia tradizioan, laminen eta jentilen arteko alderatzeak… Horretaz gain, mitoen eta pentsaeren arteko harremanak ikertu zituen hainbat gaitan zehar (ekaitza, heriotza, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mass media

Hedabideetatik hain kodifikatuta dagoen mundu honetan internet eta beste nabigazioekin nik oraindik nahiago artisau-musu zaharra betidanik hainbeste komunikatzen duena.     Mario Benedetti  

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Nekatoenean literatur egonaldia egiteko deialdia

Euskal literatura egonaldia 2018 Zortzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2018an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzentzen zaie. TOKIA : Nekatoenea – … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kultura, galtzear?

Begirada bat. Leihoan hautsa moduko bat. Begirada lausotua geratzen da. Ez dut nahi onartu. Ikusmena argia izatea nahiko nuke. Agian begiak nekatu zaizkit. Baina hala ere, begiak garbiak eduki nahi ditut. Ez dut nahi zipriztinik, ez dut nahi zakarrik ene … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

JENISJOPLIN – UXUE ALBERDI

 Uxue Alderdiren Jenisjoplin nobela hiperrealista hau 80-90 hamarkadetako kronika bat, non azaltzen diren Bilbo eta Elgoibarren aldaki den herri bat, garaiko bortizkeria orokorra, militantzia, droga, HIESA, inoiz gauzatu gabeko iraultza, emakumetasuna…; baina ez da behin ere ETA hitza agertzen, ez … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Karlos Cid Abasolori elkarrizketa

Hasteko eta behin, Karlos, galdera klasiko bat, has gaitezen titulutik: zer da keinu konplize bat? Idazleak (kasu honetan, neronek) irakurleari proposatzen dion jolas bat: “nik poemetan erreferentzia batzuk ezkutatuko ditut, eta zu, irakurle, ezkutuko erreferentzia horiek aurkitzera gonbidatzen zaitut. Beraz, … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

39.000 euro, literatura-itzulpenak sustatzeko

Diru poltsa berarekin, beste modalitate hau ere lagundu nahi du Etxeparek: Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara eginiko itzulpenak. Bi kasuetan, epea berbera da: diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 4ra arte egongo … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment