Monthly Archives: uztaila 2018

Laztanen gaineko txostena

1 Laztana hizkuntza bat da eta zure laztanek hitz egingo balidate nola nahi isiltzea 2 Laztana ez da beste laztan urrun baten kopia bertsio berria da ia beti ondua 3 Azalaren jaia laztana iraun bitartean eta urrundu ahala lizunkeria babesgabea … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Tomás Hernández Mendizábalen txanda

Tomás Hernández Mendizábal kartelgile gisa nabarmendu da. 70eko hamarkadatik hona, Tolosako Inauterietako kartelak egin ditu. Donostiako Jazzaldian, Zinemaldian eta estropadetako kartel askotan ageri da bere sinadura. Horretaz gain, antzerki obren kartel eta esku-orriak ilustratu izan ditu. Kartelgintzan aritzeaz gain, paisaien … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hiru lehiaketa aukeran, irailaren 2a bitarte

Ignacio Aldecoa XLVII. ipuin lehiaketa Aurkeztuko diren lanak 10 eta 25 orri artekoak izango dira. Inprenta-letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Antxiñe Mendizabalekin solasean

Ez da oso ohikoa helduentzako literaturan poema bakar batek osatzea liburuaren muina. Zer du poema honek, testu gisa berak bakarrik salto egiteko plazara? Zergatik sentitu zenuen hainbesteko indar bertan? Erantzunak prosaiko samarra eman dezake baina hala da: poema motz horretan … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Euskal komikiaren sorlekuan barrena

Ekimen honen bitartez, Donostia komikiaren euskal hiriburua dela erakutsi nahi dute. “Donostian sortu zen euskarazko komikia, lehenik prentsan eta beranduxeago aldizkarietan”, Komikigunetik aditzera eman dutenez. Lehen euskal komiki tira (1894), Txistu (1927), Poxpolin (1935), Pan-pin (1960), Ipurbeltz (1978), Habeko mik … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Joan Brossa: poesia ez da (soilik) poema

Joan Brossaren obrak adierazpide anitzak izan zituen diziplina artistikoei dagokionez: poesia, narrazioa, antzerkia, eskultura, instalazioa, kartelgintza, operako libretoak, zinema gidoiak… Baina bere bilaketa artistiko bitala zer edo zerk busti bazuen batez ere, poesiaren trataera eta haren inguruko ikerketa izan zen. … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

GASTEIZKO HONDARTZAK, ATZO ETA GAUR

    Gasteizko Hondartzak, hona hemen Xabier Montoia gasteiztar idazle oparoaren liburu baten izena, aspaldi Euskadi Saria eta guzti eman omen ziotena. Izenburuak bazuen ironia pintin bat azalean Gamarrako piszinak agertuta, hau da, kostalderik gabeko hiriaren gorabeherak edo. Baina bai, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Oraindik

Ezin sinetsi oraino heltzen ari zara nire ondora eta gaua ahurtara izar eta bozkario   ukitu dastatu aditu eta ikusi zure aurpegia zure pauso luze zure eskuak eta halere oraino ezin sinetsi   zure itzulerak nirekin eta zurekin estua lotura … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Sortzaileentzako DA!

Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak hartuko dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat. 2018an, literatura izango … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Lurra sustraietatik orri, Eako Poesia Egunetan

Lurra eta itsasoaren arteko banaketa, talka, tentsioa izango dute mintzagai aurten Eako Poesia Egunetan. Hori izango omen da behintzat, aurtengo Zaldiarri bildumako 9. alearen ardatza: HEA kultur elkartekoek atondutako poesia antologia, lurrarekiko harremana ardatz. Ohiko moduan egitarau betea lotu dute … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment