Monthly Archives: abuztua 2018

KALITATEZKO XOMORROAK

Donostiko Alde Zaharreko taberna entzutetsu batean, mukururaino betea, nola ez udara partean, eta bezeroetatik bi atso asiar, ez dakit Japonekoak edo nongoak, baina bai biotako bat makur-makur zebilela edadeak bentzuturik eta bestea gazteagoa baina zimur-zimur eginda ere bai, saiatzen zena … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Poesia Orduak Donostian

Irailak 3 astelehena, Itu Banda Itzulerak, Itu Banda taldearekin: Martin Bidaur, Itziar Ugarte Irizar, Alazne Arruti Bengoa, Paul Beitia Ariznabarreta eta Jon Gurrutxaga Urbieta. Argazkia: Patxi Gaztelumendi. Irailak 4 asteazkena, “Emakume burugabea” Emakume burugabea poema liburuan oinarritutako emanaldia. Hitzez eta irudiz eraikitako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mazedonian literatur egonaldi bat egiteko aukera

Europako zenbait hizkuntza komunitate txiki edo/eta gutxituen arteko literatur trukerako sarea da Other Words. Urtean komunitate bakoitzeko bazkide banak bi idazle hautatzen ditu Europako beste bi lurraldetan egonaldiak burutzeko; eta beste lurraldeetatik datozen bi idazleri harrera egiten die. Egonaldi horietan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Solaris

  Solarisera joan baino egun bat lehenago ez den batek bezala ibili nintzen etxe alboko estankean. Urrunetik ikusi nuen Lurra, animalia batek gizadia begiratzen duen moduan. Estankeko algak ez ziren algak, ez landareak, laztan beldurgarriak ematen zituzten atzamarrak ziren, eta … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

BOGA-BOGA HONDAMENDIRAINO

Huts neukan urdaila botatzear nengoen. Behazun kirats oldeak nabaritu nituen zintzurrean gora aho sabairaino uhin igotzen. Ez nion Etxepareri damutzea galdatzen, borrokalari sutsu moduko erantzunik ez niri egitea baizik, jendetasun eta malgutasun gehiagoren erakustea, hots. Totalitarismoa, beltza edo zuria, azpatzen … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

CELEDÓN, PERTSONAI LITERARIO PETO-PETOA

Literatura baldin bada hein handi batean asmatutako pertsonaiarik, nik ez dut duda apurrik Gasteizko jaietako pertsonai nagusia, Celedón famatua, asmakizun literario totala denik. Falta zaio, jakina, paperera aldatzea, hau da, letrazko pertsonai bezala gorpuztea. Halere, ezin da ukatu delako Celedón … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment