Monthly Archives: azaroa 2018

Iban Zaldua: “Esperantza bukatu denean, literatura distopikoa gailendu da”

Elkarrizketari ekin aurretik, ohartxo bat: solasaldian zehar, ‘gauzaz’ mintzo gara maiz. Gatazkaren edota bortizkeriaren sinonimo gisa darabilgu ‘gauza’. Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (Elkar) liburuko ipuin batzuk, zuzenean ala zeharka, testuinguru horretan kokatzen dira. Azken lau urteotako lana jaso … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

AHAZTEN DIREN GAUZAK – ARITZ GORROTXATEGI

“Lanean ari dela, ez du asti askorik izaten dei mehatxagarriez gogoratzeko. Erlojuari begira egoten da lehen baino maizago, arratsaldea noiz helduko. Noizbehinka, tragoxka bat hartzen du aparte gordetzen duen ardo botilatik, ahaztu nahi duen horretaz ohartuko ez balitz bezala. “Baina … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Sormena, bidegabekeriari aurre egiteko tresna gisa

Literatura lehiaketaren bitartez helburu hau lortu nahi zuten: Altsasuko auzia delakoa hasi zenetik hona bizitako guztia modu sortzailean adieraztea. Iaz, lehenengo edizioan, 54 idazlan aurkeztu ziren. Lehiaketak izan zuen arrakasta ikusirik, bigarren edizioa antolatu dute. Hauek dira oinarriak: II. Altsasukoak aske … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Harkaitz Canok “Fakirraren ahotsa” nobela aurkeztu du

Imanol Lurgain da nobela honetako protagonistaren izena, baina zentzu horretan esanguratsua da oso nobelak dakarren eskaintza: “Lurgain ez den Larzabali, fikziozko Imanol hau posible egiteagatik”. Lerro artean suma daiteke zer nolako Imanol den liburuak topatuko duena irakurleak: pertsonaia bilakaturiko pertsonaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Rosa itzuli da (Erein) iraganaz betetako oso gaur egungo nobela bat da”

2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mari Luz Esteban: “bell hooksek feminismoa berritu behar dela defendatzen du”

Feminismoa denon kontua da, politika pasio (Katakrak) liburua aurkeztu dute gaur. Amaia Apaulaza Ollok itzuli du bell hooks idazlearen saiakera (letra xehez idazten du bere izena). Hitzaurrea idazteaz gain, aurkezpen ekitaldian hartu du parte Mari Luz Estebanek eta bertan egin … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Fito Rodriguezen iritzi artikulua: “Kultura eta merkatua”

(Irudia: Farah Ben Mansour, 2017) Euskaldunok, nonbait, Durangoko Azokaren bezperan, goian agerian dagoen binomiari buruz idatzi beharra daukagu ezinbestean. Giroa prestatzeko edo, ELKAR enpresak SIADECO ikerketa taldeari eskatutako emaitzak zabaldu zituen urte honen hasieran eta honakoa ondorioztatu zuen: “euskaldun gehienek … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Iñigo Aranbarriri elkarrizketa Irakurrieranen

Sinopsia: Nola bizi atzoko guztiak hainbesteko pisua badu. Horra Iñigo Aranbarrik hamar ipuinotan dakarren galdera. Errepidean hildakoen bitartez bailararen istorioa kontatu nahi duen jonki ohia, ezkontza baten lurrunetan dabilen poliziaren gogoetak, lagunaren emazte alargunari etxea hustera doakion hirukotea, amaren ordez … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Zerbait oso latza gertatu denean, zer egingo dugu: alfonbra pean gorde edo hara joan eta arakatu?”

Orain aste batzuk aurkeztu zenuen Amek ez dute. Gogoan duzu zerk piztu zuen nobelaren lehen izpia? Gauza baten ondorio da: amatasunaren inguruan egin ditudan hausnarketen, burutazioen eta dokumentazio-lanaren ondorio. Bat-batean, amatasunak garrantzia handia zeukan nire bizitzan, eta gehiago jakin nahi … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Katixa Agirreri elkarrizketa Irakurrieranen

Sinopsia: Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment