Monthly Archives: abendua 2018

Beheko Larraineren “Manifestu bat” antzezlanaren estreinaldia Irurtzunen eta Lesakan

Honatx sinopsia dioena: “Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…” Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne ahotsek, behingoagatik, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Harkaitz Canori elkarrizketa Irakurrieranen

Sinopsia: Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Peru Iparragirreren hirugarren eta azken kronika: abenduak 9

Azokaren bestaldea eta bestondoa Bestaldean hasi dut gaurko eguna, sasi-saltzaile, Susaren standean. Kronikak irakurri dituen edonor ohartuko zen honezkero badudala lotura Susarekin, lehendik ere ez bazekien inork. Hauxe argipena: Azokara etorri nintzen lehen aldian Susako jendearekin etorri nintzela esango nuke, … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Peru Iparragirreren bigarren kronika: larunbata, abenduak 8

Txaloak eta kultur politika Autobusa Landakora gerturatu ahala agertu zaigu begien bistara Ahotsenean Gatibuk eman behar zuen kontzertua ikustera sartzeko zegoen ilara luzeegia. Palentinora joan naiz zuzenean, gosaltzera. Kafe hutsa eta gurineztatutako opil bat. Azukrea bota behar izan diot kafeari, … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Azokaren Uberan, ipuin liburuak

  Iñigo Aranbarri, Munduko tokirik ederrena (Susa) Iñigo Aranbarrik bere lehen ipuin liburua plazaratu du: Munduko tokirik ederrena (Susa). Aspaldian duen kezka bat izan du abiapuntu: “Nola bizi atzoko guztiak gero eta pisu handiagoa hartzen didan honetan?”. Urgentziaz idatzitako hamar ipuinotan topatuko duzue erantzuna. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Liburuan badago haurtzaroa eta inozentzia berreskuratzeko aldarrikapen bat, oso zentzu politikoan”

Zer moduz, publikatu osteko zurrunbilo honetan? Ondo, pixka bat arraro. Adibidez, egoera honetan, urte askoz oso ohituta egon naizelako beste aldean egoten eta galderak egiten, eta errazagoa da hori galderei erantzutea baino. Gainera, aurkezpenean esan nuen moduan, niretzat gauza bat … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Azokaren Uberan: poesia nobedadeak

Anitzak dira poesiak, genero gisa, zabaltzen dituen bideak. Liburuez aparte poesia topatuko delako aurten diskoetan ere, adibidez. Joseba Sarrionandiaren testuekin plazaratutako Gure oroitzapenak izan daiteke horren adibide bat. Egongo da, seguru, poesia gehiago aldizkarietan, era ezberdineko autoedizioetan. Honatx aurten liburu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Azokaren Uberan, komiki liburuak

Durangoko Azoka bete-betean den honetan, 2018an argitara eman diren komiki lanetan erreparatu dugu. Komikipedia web orria izan da gure informazio iturri nagusia. Maitasuna zailegia da (Begiko / Zubia-Santillanana / Esan Aise Saila) Gidoia, marrazkiak: Andres Guerrero. Jatorrizko lana gazteleraz plazaratu zen, El amor … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Peru Iparragirreren lehen kronika: asteazkena, abenduak 5.

Ateak ofizialki zabaldu aurretik sartzeko ahaleginean porrot egin eta bueltan zetorren nerabe dozena baten artetik sartu gara Landakora, hamar terdietarako bost minutu falta zirela. Bistak ematen zueneraino zegoen beteta Landako ingurua. Azoka gunea bilakatuko zen berotegi barrua oraindik bare topatu … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Azokaren Uberan: Ekin eta joka, euskal antzerkiaz azken ikerketak

Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz liburua hainbat ikerlariren ekimenez sortu den proiektua da. Azken urteetan egin diren sei ikerlanen bertsio laburrak elkarrekin argitaratzea zuten egileek asmoa, Amaia Alvarez Uriak koordinaturik. Bakoitza ikerlan banaren egile izanik, guztiek zuten kezka … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment