Monthly Archives: urtarrila 2019

Ipuina.eus, literatur zaletasuna aldarri

Urtetik urtera euskal literaturaren armiarma(.eus) sarea zabaltzen doa, Susak interneten bultzatzen duen proiektuari esker. Bertako webguneek badute bokazio entziklopedikorik, zubitegia bezalako guneak ezinbesteko tresna bilakatu dira euskal literatura landu nahi duten kazetarientzat, ikerlarientzat, zaleentzat, transmisioan hutsune bat betetzen duelarik. Informazio … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Euria itsasoaren gainean

Trumoiaren oihartzuna bezala gaua iluntzen da baina euriak bero ostertza probokatzen du   uholde errukiorra itsasoan maiz agertu barra gardenekin eta kristalezko ezpatekin   euriak putzutxoak egiten ditu itsaso isilean tanta bakoitza irekitzen da kaleidoskopio batean   euriak itsasoa blaitu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Martxan da (H)ILBELTZA beka, Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko

Helburu argia du (H)ILBELTZA bekak: Euskal Herrian literatura beltza sustatzea. Horretarako, ordea, bi modu eskaintzen ditu: munduko literatura beltza euskaratzea eta euskarazko literatura beltza hedatzea. Beraz, bi gauza saritzen ditu, txandaka: jatorriz euskaraz sortutako lanak eta jatorriz beste hizkuntza batean … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Emmy Hennings ez dada itzala

Julen Azpitartek abenduan Berrian idatzitako artikuluak ezin hobeto azaldu digu, lehen lerroetatik, Emmy Hennings-en historia: “Emmy Henningsek (Flensburg, Alemania, 1885 Sorengo-Lugano, Suitza, 1948) Dada mugimendu artistikoaren egoitza bihurtuko zen Cabaret Voltaire abiatu zuen 1916. urtean, Zurichen, bere senar Hugo Ballekin … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Lautan hiru: antzerki txikien festibal handia

Ostegun honetan abiatuko da Lautan hiru jaialdia: lau ostegunez, hiruna antzerki-pieza labur ikusteko aukera izango dute bilbotarrek. Euskaltzaindiak antolatu du egitasmoa, aurten mendea bete duela ospatze aldera. Erakunde horrek, baina, izan du laguntzailerik, eta Zazpikaleetako beste hiru eragilek kolaboratu dute … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Pentsa nitzakeenak

  Bi urteko ume bat putzu batean erori da aste honetan.   Eta zer nahi duzu esatea? Zer esango dizut?   Telebistan ikusi dut, Telecincon.   Zer nahi duzu esatea? Horrela heldu zait notizia.   sitsek.blogspot.com  

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Infinitura begira dauden ahuntzak

  Zertaz, norentzat, eta zergatik nahi duzu idaztea?   Badakit ez dela mundu mailako problema bat irakurle bakar bat izatea, erdia, laurdena, edo 0,3 irakurlea.   Zuk, adibidez, bazenekien idazten nuela.   Baina ezin diot utzi idazteari, idazten jarraituko nuke … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

OTSOAREN IPUINA

Gezurra badirudi ere, hau ezta nik propio asmaturiko ezer, hau da atzo nire seme nagusiarekin izandako elkarrizketa eskolako hizkuntza ariketaren harira; badago apurtxo bat eramoldatua, jakina.   -Aita, ipuin bat idatzi behar dut otsoari buruz. -Ondo ba. -Laguntzeko esan dizut, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Aintzane Galardi: “Fikzioa egin daiteke poesian, istorio bat kontatu edo beste ahots batekin hitz egin”

Iruña Hiria Nazioarteko lehiaketako euskarazko atala irabazi zenuen iaz. Sari horrek eman dizu zure laugarren poema-liburua argitaratzeko aukera. Hilabete batzuk lehenago Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete lehiaketara aurkeztu nuen lan hau. Juanjo Olasagarrek irabazi zuen. Hala ere, pozik … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Käffka antzezlana estreinatuko dute igandean

Igande honetan estreinatuko du Kamikaz kolektiboak Käffka antzezlana, hilaren 27an, iluntzeko 19etan, Bilboko Pabellon 6 aretoan. Sarrerak salgai daude, hemen. Kamikazeko hiru kideek idatzi dute testua: Miren Gaztañagak, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak. Zuzendari lanetan, berriz, azken biak ibili dira, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment