Monthly Archives: otsaila 2019

Beltzaren mintzo ugariak Nafarroatik Guatemalara

Irakurleak aspaldiko ezaguna du Miel Anjel Elustondo. Besteak beste, bi liburu idatzi ditu: Western Basque Festival (Susa, 2007) eta William A. Douglass, Mr. Basque (Pamiela, 2011); eta Jim Thompsonen hiru eleberri euskaratu: Hiltzailea nire baitan, Amorruaren ume eta Litxarreroak (hiruak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Maixa Zugastiren kolaborazioa: “Piktogramak”

Lehengo irailean, lau urteko mutiko ilehoria gerturatu zitzaidan kafe makinaren ondoan zain nengoela. Negar-malkotan, ostikoka, bere burua lurrera jaurtitzen zuen haserre bizian. Harridura bainoago gupida sortzen zuen inguruan, baina haren zaintzailea, Estitxu, lasai zegoen. Iraileko ikasle berriaren kasketaldia zirudiena ez … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Alex Martinez Iturriarekin solasean

Iraumen da ezagutu dizugun lehen liburua. Zer nolako ibilbidea egin duzu orain arte idazketan? Ibilbidea motza. Arkitektura ikasi nuen, eta azken urtea egitera Buenos Airesera joan nintzen. Zorionez, edo zoritxarrez, ez daukat oraindik argi, arkitektura fakultatea eta humanistikak eraikin berean … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Harea

Harea nire hatzen artean nire berunezko oin pean harea hegalari harea on   Zure oroimen lore-hautsean ezkutatuta geratu ziren nire gazteluak   gorde itzazu ume bat beste ume bat nire ibiltzeko baimenarekin askatzera hurbilduko den egunera arte.   Mario Benedetti … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Nafarroako Euskal Irakurle Taldeen gida

Nafarroako Euskal Irakurle Taldeen Zerrenda ANTSOAIN Antsoaingo liburutegian Astearteetan 19:30 948148983 biblians@cfnavarra.es Dinamizatzailea: Jon Atxega BARAÑAIN Barañaingo liburutegian Asteazkenetan 19:00 948286628 biblioba@navarra.es Dinamizatzailea: Xabier Maeztu BERA Berako liburutegian Asteazkenetan 20:00 948625502 bibliber@cfnavarra.es Dinamizatzailea: Almudena Harzuaga BURLATA Burlatako liburutegian Asteazkenetan 19:30 … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Bidaia bat Bidasoan gora

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen dute Tene Mujika beka, historia hurbilari buruzko lanak ekartzeko. Aurten, Eneko Aizpurua lazkaotarrak irabazi du. Aizpurua ezaguna izango du aldez aurretik irakurleak, hiru nobela argitaratu ditu eta: Errauts (2011), Herensuge gorriaren urtea (2013) eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Eleberria eta poesia arloko Irun Hiriko Kutxa Literatura sarietarako deialdia zabaldu dute

Hauexek izango dira aurtengo epaimahaikideak: -Euskarazko eleberria: Felipe Juaristi Galdós, Jon Martín Etxebeste, Joxe Mari Iturralde Uría, Arantza Urretavizcaya Bejarano, Jon Cortázar Uriarte. -Euskarazko poesia: Lourdes Otaegi Imaz, Iñaki Aldekoa Beitia, Itxaro Borda Charritton. Lehiaketaren oinarriak Literaturaren sorkuntza eta hedapena … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

ROSA ITZULI DA – PAKO ARISTI

  Ezer baino lehen esan behar da irakurketa hau ez dela batere xamurra azken hamarkadotan ETAren jarduna gogotik gaitzetsi duen edonorentzat. 2013an, Parot dotrinaren baliogabetu ondoren,  Rosa izeneko ETAko militante bat aske geratzen da hogei urtetik gora preso izandakoan. Rosa … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Jon Barberenaren kolaborazioa: “Ikusiezinak eta ikusezinak”

Antibiotikoen erabilera egokia bideratzeko kanpaina martxan paratu berri da Nafarroa Garaian. Ana Beltranek, PPNko hautetsiak, gai horren inguruan biztanleak sentsibilizatzeko hedatu diren kartelak direla eta, hautsak harrotu ditu Twitterreko bere kontuan. Bertan, Nafarroako Gobernua euskara inposatzen dabilela adierazi du eta, … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

“Pozik nago, bide luzea egin ondoren nahi nuen lekura iritsi naizelako istorio honekin”

“Irudi bat izan zen liburu honen abiapuntua” Noiz eta nolatan hasi zinen Kamisoi zuri zetazkoa idazten? Zein izan zen abiapuntua?  Irudi bat izan zen liburu honen abiapuntua: kamisoi zuri zetazkoaren tirantea neskaren sorbaldatik erortzen. Hori neukan buruan, eta horren inguruan sortu zen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment