Monthly Archives: apirila 2019

Abian da Igartza bekaren hogeita bigarren deialdia

“Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz” antolatzen dute Igartza beka Elkar argitaletxeak, CAF enpresak eta Beasaingo Udalak. Aurten, hogeita bigarren edizioa dute, eta, ohi bezala, 35 urte azpiko idazleek bakarrik har dezakete parte. Hain justu ere, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

HAUSTURAK – JOKIN MUÑOZ

Bost liburu izugarri onak idatzi ditu eta nire uste apal zein guztiz subjetiboan euskarazko idazlerik onenetariko bat omen dugu Jokin Muñoz. Subjetiboa bai, badakit nik Saizarbitoria apartekoa dela, Linazasoro izugarri estimatzen dut, Urretabizkaia ezinbesteko ahotsa zait eta Atxaga dugu ikur, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Maixa Zugastiren iritzi artikulua: “Itsas ertzetik”

Hondoratzea, W. Turner Mendi aldean jaioa izanda, horixe izan da nire haurtzaroko paisaia, eta, agian, horregatik sorgintzen nau horrenbeste itsasoak: udan, ertzetik begiratzen diot ur hotz urdinari, eta magalean izaten dudan liburuko orrien luzapen bihurtzen da, begirada eta pentsamenduen kulunka; … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

“Edonor sartu daiteke harreman destruktibo batean, hori da gogorrena”

Oraingoz, liburuari buruzko iritzi gutxi iritsi zaiola kontatu digu Irati Elorrietak. Literaturaren Zubitegian, ordea, Neguko argiak eleberriak bildu du kritikarien iruzkinik. Ibon Egañaren honek ondo laburtzen du liburuak gorputzean laga digun arrasto ederra: “Une eta eszena domestikoak ikusi egiten ditu … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

ADELeko antzerki programazioa, euskal teatroarentzat irla bat

Ikastaroak egunean zehar, haietan izena eman dutenetzat. Inentsitatea eta kalitatezko irakazleak izan ohi dira ikastaroen ezaugarriak. Iluntzeetan berriz, euskarazko teatroa, azkenaldiko uzta astebetez ikusteko aukera; jende ugari publikoan, eta elkargunea. Antzerkigile zein antzerkizale, elkarrekin tarte bat igarotzeko uneak. Hori izan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Liburutegi bihurtu dute Beasain

Nola otu zitzaizuen Liburuak libro egitasmoa? “Liburuak libro” ekimenak orain dela bi urteko udaberrian du jatorria. “Euskal liburuak kalera” egitasmoa landu genuen Beasaingo Irakurle Taldeak herri ekimenetik, herriko ikastetxe eta herritarrekin. Apirileko egun jakin batean herritarrei liburu batekin kalera atera … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Lerro etena (2004-2018)” plazaratu du Angel Errok

Honatx liburuko pasarte labur bat: “Idatzi nahi dut, baina ez honako hau. Egunerokoa itxurakeria jasanezina da. Nire asteburu arraroa (Sr. Chinarro ostiralean, Aldapa eta flamenkoa larunbatean) edo nire egon kortasun hauskorra kontatzeak ariketa (bestetik eskuraezin) honi, esperientzia erreala islatzeko ariketa … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Zigor garratza

Tabernazuloko sasi-txakolina edo, leihoratu zen txiribogina iratzarraraziz geroztik, ozpina irentsi genuen behin, alajaina!   Mozkor arrail bost axola ekoizkina? Txikiteoa luzatzeko lotsa ziztrina gehi ardozalekeria gordina berdin hordigarriarekiko grina.   Azken edari horren kutsu samina gutxi-asko galdu zitzaigun antzina, ospakizunak … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

EBROZ BESTALDETIKOAK

Duela aste batzuk Raul Guerra Garridok 1969 urtean argitaratu zuen Cacereño nobelaren urteurrena ospatzeko Gizpuzkoako Aldundiako Kultura Sailak  “Raúl Guerra Garrido 2019″ liburua aurkeztu zuen, non Raul Garridoren nobelaren omenez hainbat idazlek parte hartzen duen Cacereño gogoetagai. Cacereño izan zen, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Jon Barberenaren iritzi artikulua: “Luxu prekarioa”

Sormena bakardadea da. Bertso eskolako pareta zartatuari kantatutako bertsoen oihartzuna; antzoki hutsetan gorpuztutako pertsonaien bakartzea; soinua doinu eta doinua musika bihurtu nahian, kitarrarari eginiko zirri intimoa; eta flexoaren fokopean, inoren oniritzirik gabe, paper zuriari tatuatutako azala. Sormena biluztea da. Barne-barneko … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment