Monthly Archives: uztaila 2019

Abian da Rikardo Arregi Kazetaritza Sari berritua

Hona hemen XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarira lanak aurkezteko oinarriak:   1.- Sariaren xedea Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikaziogintzan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

LUCIA BASKARANEN AHOBEROKERIA ZANTARRAZ ETA BESTE

Ikusi dut hainbat aldiz Hasier Etxeberria zenak Sautrelan Danela Sarriugarteri egindako elkarrizketaren bideoa, Lucia Baskaran idazleak harrotu zituen hautsetakoa. Edo are zehatzago esanda, Etxeberriak Sarriugarteri bere Erraiak liburua autobiografikoa ote den galdetzen dionean istorioaren gordintasuna dela kausa.  “Esan dugu: gordintasuna, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Jon Gerediagarekin solasean

Natura du ardatz liburu honek, zure azkenekoetan ohikoa bilakatu zaigunez. Natura agorrezina den iturria dirudi zuretzat… oraingoz hala da? Ez dakit noiz arte jarraituko dudan naturari begira poemak idazten, baina momentuz naturan ematen dut lehen pausua: kanpora begiratu gero barnera … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Maiatz aldizkariaren 68. zenbakia kalean

Narrazioan, itzulpenak, poemak, saiakera, komikia, liburu iruzkinak. Idazle hauen testuak jaso ditu Maiatzen 68. zenbakiak: Patrice Rouleau, Marikita Tambourcin, Mixel Etxekopar, Didier Agirre, Iñaki Esparza, Vincent Gilles, Jurgi Garitagoitia, Patrick Perrochon, Lucien Etxezaharreta, Eric Dicharry, Piarres Trounday, Jakes Sarraillet, Lander … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Miren Gorrotxategik irabazi du Hilbeltza beka

Euskarazko nobela beltza sustatzea, horixe da Hilbeltza bekaren xedea, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. 2019ko edizio honetan sormen-lanari egokitu zaio saria, eta Miren Gorrotxategik eskuratu du, Vianako bihotzaproiektuari esker. Beka hiru eragilek antolatzen dute elkarlanean: Baztango udalak, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iruñeko egile berrientzako lehiaketa azaroa bitarte zabalik

Xedea eta parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Claudia Rankineren hiritarrak

2014an, Citizen: An American Lyric [Hiritar: lirika amerikar bat] izeneko poema-bilduma argitaratu zuen Claudia Rankinek, bere ibilbideko bosgarrena, eta errekonozimendu handia lortu du horri esker. Besteak beste, poesia sari nazionalerako hautagai izan zen. Jipoi poetiko bat da Citizen, AEBetan, XXI. mendean, hiritar … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Edu Zelaietari elkarrizketa Irakurrieranen

Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osorik: Sinopsia: Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortu zaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruan sortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berriz modan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala. … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

MUNDUKO TOKIRIK EDERRENA – IÑIGO ARANBARRI

Honako honek ez du inolako kritikarik izan nahi, ezin da izan inondik inora. Laudorio garbi bat egin behar diot  Iñigo Aranbarriren aurreneko ipuin bilduma honi, ez baitago nire aldetik ezer txarrik edo okerrik nabarmendu beharrik, ipuinok borobilak direlakoan bainago. Izan … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Cristina Morales: literatura eta politika gauza bera diren lekua

Cristina Moralesek Zuzenbidea eta Zientzia politikoak ikasi zituen, eta haren liburuak irakurri dituena ez da, hori jakinda, batere harrituko. Izan ere, Moralesen obran etengabea eta agerikoa da politikaren presentzia: batzuetan, abiapuntuak berak dakar, eta, beste batzuetan, berriz, pertsonaiek darabilte bolo-bolo … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment