Monthly Archives: urria 2019

Erika Olaizola: “Panpina antzezlanak norberaren alderdi deserosoak, desatseginak eta ilunak azaleratzen ditu”

Erika Olaizolaren antza duen pertsonaia bat igoko da gaur oholtzara, Erika Rooibos izenekoa. Pertsonaiaren azalaren azpian arnasten duen aktorearen antza duen Erika bat izango da, parekotasunak dituena aktorearekin, baina era berean ezberdina dena. Erika Olaizolak 2014an dagoeneko buruan bueltaka zerabilen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Gorputzaz idaztea emakume subjektua aldarrikatzea da, desira esplizitatzeko era bat, minari eta heriotzari buruz hausnartzeko bidea”

Kristalezko begi bat (Susa, 2013) argitaratu zenetik, sei urte eduki gaituzu zain zure zaleak. Aurten Hezurren erretura (Susa, 2019) kaleratu duzu. Zein denbora eta aldartetik idatzia izan da? Kristalezko begi bat argitaratu eta laster hasi nintzen ipuinak idazten. Ez nekien zer … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Louis Aragon eta John Bergerren poesia kaierak

John Berger “Motz geratzen zitzaizkion Bergerri diziplina artistikoen arteko bereizketak ez ezik literatur generoen arteko mugak, eta hala, bere lan guztiek zuten arte plastikoetatik, poesiatik, saiakeratik, narraziotik, eta abar. Horregatik, ia poema libururik atera ez zuen poeta izan zela esan … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Goiatz Labandibarren iritzi artikulua: “D eredua eta euskal irakurleak”

D EREDUA eta EUSKAL IRAKURLEAK Iratxe Retolazari irakurri nion duela hilabete batzuk Hik Hasirako egindako elkarrizketa batean D eredua nahasi dugula euskal hezkuntzarekin. Hauxe da Retolazak esandakoa: “Gaur egun, D eredua badagoenez eta euskarazko adarra badagoenez, salbuespenak salbuespen, iruditzen zait … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

NAIZENA

Ni naiz naizena. Baina, nor naiz ni? Ni ez naiz izan nahi dudana.   Ni ez naiz inoiz lagun ona izan. Ni ez naiz inoiz maitale zintzoa izan. Ni ez naiz inoiz bidaide zolia izan. Ni ez naiz inoiz gizaki … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Aintzane Usandizagaren iritzi artikulua: “Esadazu gezurra”

ESADAZU GEZURRA Esaten da Sokratesek filtro hirukoitza ezartzen zuela ezer kontatu nahi ziotenean: egiarena, onberatasunarena eta erabilgarritasunarena. Hau da, ez zuela esan nahi zioten hori entzungo egia ez bazen, ezer onik ez bazekarren eta ematen zizkioten datuek zerbaiterako balio ez … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Homero eta gu: Itzulpen bat(zu)en inguruko oharrak eta beste

Dramatis personae Homero.-(idazlea) Mendebaleko literatura-kanon hegemonikoaren harroina, sekula jaio zenik ere ziurta ezin dezakegun gizon zuria. Historiaren gandutik guri bertsotan irudikatzen dugun bardo itsua, Greziako hiri ia guztietan jaio bide zena, Iliada, Odisea eta beste hamaika poema homeriko ondu zituena. … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Kalean da Bernado Atxagaren nobela berria

Kalean da Bernardo Atxagaren liburu berria, Etxeak eta hilobiak. Bere ibilbideko hamargarren nobela da, eta autoreak berak argitalpenaren aurretik hainbat tokitan esan duenez, azkena izatea nahi luke, bestelako jardun txikiago batzuei tokia egin nahi baitie. Atxagaren kolpeak Pamiela etxearen eskutik kaleratu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Literatur Amuak Ondarroan urriaren 25etik azaroaren 2ra

Urriak 25 LIBURUEN AMUAK IRAKURKETA TALDEA “Basa”. Miren Amuriza idazlearekin. 19:30 KOFRADIA ZAHARRA Liburuen Amuak irakurle taldearen lehen hitzordua. Liburua lasai asko komentatzeko tarte ederra; ordu bi, bete-beteak, solasaldirako. Joxemari Urteagak gidatuko du taldea eta saio honetan, gainera, aukera izango … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Alice Munroren ipuingintza

Etxeberriak berak aipatu zion Berriari, saria jaso eta biharamunean, espero zuela sariak bigarren bultzada bat ematea lanari. 2013an eskuratu zuen Nobel Saria Munrok, eta autore gomendagarria iruditzen zaigunez, aukera aprobetxatu dugu amu bat osatzeko haren euskarazko liburuaren inguruan. Etxeberriak itzuli … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment