Monthly Archives: azaroa 2019

HAU LOTSA!

  Hau lotsa! Hori da adarra jotzea! Haiek dira komeriak!   Goizean goiz jotzen ez duen esnagailu asaldagarria. Bizkarretik behera jausten ez den dutxako tanta beroa. Ezpainak kizkaltzen ez dituen kikarako kafe beroa. Kalera irtetear zaudela inon topatzen ez dituzun … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Munduko feminismoa, euskarari emana

“Emakume ez da jaiotzen, izatera iristen da”. Hori da, hain zuzen, 1949an Simone de Beauvoirrek Bigarren sexuasaiakerarekin teoria feministari utzitako irakaspena. Mugatua da baina, bi zatitan argitaratuko den lan mardulak hori bakarrik utzi zuela esatea, eta 70 urteren ostean, Eskafandra bildumak, … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Booktegiren bi proiektu: Elkarrizkatea eta “Azken aurreko manifestua”

Azken aurreko manifestua: solasaldi-emanaldia Donostian Azaroaren 30ean izango da solasaldi-emanaldi formatuan, 19:30ean Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan. Harkaitz Canoren “Azken aurreko manifestua” aurkeztuko dute: Iraia Eliasek irakurketa gauzatuko du; Idoia Hernandez “Hatxe”k bere musika joko du ekitaldian zehar; Anjel Lertxundik … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Itzulpenak barra-barra (II)

Klasikoak eta berriak Joannes Jauregi gure kolaboratzaileak elkarrizketa egin dionez Igelako editore –eta itzultzaile– Xabier Olarrari, aitzakia baliatu eta hemen bildu dizkizuegu argitaletxe horrek aurten ekarri dituenak. Lau dira denera. Horietako bi, klasiko esaten zaienetakoak, Robert Louis Stevensonenak biak: Catriona bata, eta Ballantraeko premua bestea. Xabier … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Esango nuke badela jendea guk itzultzen ditugun liburuak gaztelaniaz irakurtzen dituena»

Zure izena aipatzen denean, beti esaten zaizu itzultzaile eta editore. Bi pertsona horietatik zein da nagusi? Ba, kasualitate huts bat da editore izatea, zeren ni berez itzultzaile gisa hasi nintzen, premia batzuk ikusten nituelako: ikasleei liburu ahalik eta atseginenak edo … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak | Leave a comment

“ZUbi” deialdirako proiektu proposamenak abenduaren 13a bitarte aurkez daitezke

Hauexek orain arteko deialdietan lagundu diren lanak eta konpainia berriak: -Konpota antzezlana (2013), Dxusturi konpainia. -Amodioaren ziega (2015), Lauka Teatroa. -Atte hil aurretik (2017), Beheko Larraine konpainia. -Inondik inora (2018), Benetan Be konpainia. -Babesleku arrotzak (2019), Rubik konpainia. Aurtengo oinarriak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Jon Iñaki Lasari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik: Garaia erraz identifikatuko duzu. Gaiaz zer esan, artean beti da bera. Espazioak aldatzen dira, eta paisaiak. Saiatu zaitez, mesedez, den-dena ez ulertzen. Hemendik aurrera, edo atzera, irakurle, zeure esku, betiere nahi baduzu. Besarkada.

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Goiatz Labandibarren iritzi artikulua: “Seko erotutako voyeurrak”

Voyeurismoa gaixotasun psikikoen zerrendan dago (oraindik). Hala irakurri nion Diana J. Torresi Pornoterrismo saiakeran, duela gutxi. Gaixotasun gisa tipifikatuta dago, beraz. Beraz, idazleok erotuta al gaude? Asko idatzi da psikiatrikoetan egon diren idazleez. Duela gutxi Berriak igandeko erreportaje oso bat … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Andrezaharraren manifestua, zahartzeko hamaika moduren alde

Bigarren poema-liburua aurkeztu Mari Luz Estebanek: Andrezaharraren manifestua, Pamiela etxearen eskutik. Pasa den astean aurkeztu zuen jendaurrean. Orain dela sei urte argitaratu zuen Mari Luz Estebanek bere lehen poema-liburua: Amaren heriotzak libreago egin ninduen. Izenburu “terriblea”, Jose Angel Irigarai Pamielako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Ele emez” izenburupean, Hitzen Lihoa ekimena antolatu dute bigarrenez Oiartzunen

Jarraian antolakuntzako lagunek bidali diguten azalpena, eta egitaraua: HITZEN LIHOA 2019: ELE EMEZ Literaturaren, musikaren, antzerkiaren, bertsolaritzaren… kulturaren hariei korapilo zaharrak begiratzeko eta berriak katramilatzeko helburuz sortu genuen, Oiartzunen, Hitzen Lihoa ekimena. Bigarren edizio honetan, urteetan ezkutuan utzitako euskal kulturaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment