Monthly Archives: abendua 2019

Kalean da Hegats aldizkariaren 57. zenbakia

Goiko argazkian ikus daitekeen bezala, Ahotsenean aurkeztu zen Hegats aldizkariaren 57. zenbakia. Honatx aldizkariko hitzaurre argigarria: “NONDIK ELIKATZEN DIRA LITERATUR GOSE DIREN GAZTEAK? Galderari erantzuten saiatuz, askotan literaturarekin lotzen ez diren diziplina edo modalitate batzuetan ari dien sei arlo arakatu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Nerea Arrien, Maite Arruti eta Nerea Eizagirre garaile Julene Azpeitia ipuin-lehiaketan

Ibilbide luzea egin du honezkero Julene Azpeitia ipuin-lehiaketak –32 urtez antolatu du Zumaiako Udalak–, eta, aurten inoiz baino lan gehiago jaso dituzte: 60. Horien artean, hiru lan hautatu dituzte epaimahaikideek –Ana Urkiza, Josu Waliño eta Castillo Suarez idazleek–. Azaroaren 28an … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“ZUbi” deialdira aurkezteko azken egunak

Hauexek orain arteko deialdietan lagundu diren lanak eta konpainia berriak: -Konpota antzezlana (2013), Dxusturi konpainia. -Amodioaren ziega (2015), Lauka Teatroa. -Atte hil aurretik (2017), Beheko Larraine konpainia. -Inondik inora (2018), Benetan Be konpainia. -Babesleku arrotzak (2019), Rubik konpainia. Aurtengo oinarriak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Aintzane Usandizagaren testua “Sinadurak” atalean: “Barreen inbentarioa”

BARREEN INBENTARIOA Itxi begiak. Eta imajinatu zure barrea. Ez, ez naiz irribarreaz ari, karnetean sekula nahi bezala ateratzen ez zaizun keinu ezeroso horretaz; ez eta pantaila distiratsuetatik gero eta bikainago, gero eta zuriago marrazten duzun zirrikitu neurtu hortaz. Barreaz ari … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Komikiak Durangoko Azokan

Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe: Joana Maiz (Harriet) Erresistentzia da Joana Maizen gakoetako bat. Joseba Larratxe eta Yurre Ugarteren lehenengo nobela grafikoaren protagonistak uko egingo dio euskal historia kanonikoaz diharduen gidoia filmatzeari, eta castingean baztertutako atsoa berreskuratuko du: etxetik kaleratua … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Saiakera (eta beste) Durangoko Azokan

Airea ez da debalde, Joseba Sarrionandia (Pamiela) Habanako gaukariaren bigarren sorta argitaratu du Joseba Sarrionandiak. “Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren uberari jarraitzen dio Airea ez da debalde honek ere. Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Poesia nobedadeak Durangoko Azokan

Kirmen Uribe: 17 segundo (Susa) Liburu hau itzulera baten istorioa da: 18 urte pasa dira Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik liburua plazaratu zuenetik. Liburu harekin hasi zuen idazle ibilbidea, gutxitan ikusitako arrakasta izan zuen poesia liburu hark. Tartean proiektu solteetan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

ATXAGARA BUELTAN

Ekin izan diot Bernardo Atxaga berrirakurtzeari, bai, orain dela astebete batzuk eman zioten sari potolo baten ondorioz. Ez nuen Obabakoak hiru bider irakurri nahi. Badakit Obabakoak liburu aparta dela, bere garaian euskal narratiba goitik behera astindu eta nolabait eraberritu zuela. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Narratiba nobedadeak Durangoko Azokan

Afrikanerrak, Eneko Barberena (Elkar) Etorkizun hurbil batean, Europar Batasuneko tropek Afrikako iparraldea hartu dute, migrazio ilegala kontrolatzeko asmoz. Armadan izena emateko nahiko gazterik ez, eta zozketa bidez hornitu beharko dira Magreben gure zibilizazioaren balioak zainduko dituzten euskal konpainiak. Handik aski … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Biko Teka tailerrean izena emateko epea zabalik

ZER DA BIKO TEKA? BIKO TEKA tailerraren xede nagusia euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da. Baita idazle eta ilustratzaileek elkar ezagutu eta elkarrekin liburu grafiko bat abiatzeko dinamiken jabe egitea ere. Horregatik, tailer honen emaitza … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment