Monthly Archives: urtarrila 2020

“Nerudaren postaria” antzezlana Booktegin

Beste garai batzuk ziren. Maskarada taldea euskaraz profesionaltasunera pausua ematen lehenengoetarikoa izan zen 80eko hamarkadan, lehena ez bada. Haien artean ezagun egin ziren egun aski ezagunak zaizkigun izenak, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Jokin Oregi eta Karlos Panera bezala. Azkeneko biek … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

HIK EZ DAKIK ZER DEN BELDURRA – KARLOS LINAZASORO

 Oso gogoko izan ohi dut Karlos Linazasororen lana, lan oparoa gainera, nola edo hala jenero guztiak jorratu dituena eta betiere oso ukitu propio, berezi eta zoli batez, fundamentuzko edozein egileri halabeharrez eskatu behar litzaiokeena. Zertan datza, ordea, Linazasororen ukitu berezi … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Krisialdi baten kontakizuna egin nahi nuen, zergatik eta nola datorkion protagonistari, nola egiten dion aurre…”

Maiatzean argitaratu zenuen zure estreinako eleberria, Atzerrian, baina 2018an saritu zizuten. Pasa da tarte bat testua amaitu zenuenetik. Gustura geratu zinen? Nolakoak izan dira idatzi eta publikatu ostekoak? Ramiro Pinilla lehiaketa irabazi nuela jakitea sekulakoa izan zen, aurretik hainbat lehiaketatan … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Txillardegi gogoan, hil zeneko VIII. urteurrenean

Hauek dira Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak antolatu dituen ekimenak: 1.- 2020ko urtarrilaren 9an, ostegunean, “Txillardegiren Santa Klara uharte maitea” hitzaldi eta bideo emanaldia Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko liburutegiko Kripta, 19:30ean. Bertan parte hartuko dute: • Elixabete Garmendia kazetariak, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Urte berriarekin, Zaldi urdina ikusteko hainbat aukera

Urriaren hasieran estreinatu zuten Zaldin Urdina antzezlana Axut!, Artedrama eta Dejabu antzerki-taldeek, drogak Euskal Herrian utzi dituen zauriak eta izan duen ibilbidea arakatzeko asmoz. Hauxe da antzezlanaren muina, sortzaileen hitzetan: Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, tekno jaialdi batean istripu zerebrobaskularrak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Eider Perezen sormen lana: “Azken erregistroa”

AZKEN ERREGISTROA Analista: Badira analista-ikertzaileak, finantzarioak, analista-programatzaileak, psikoanalistak, sistemen eta negozioenanalistak eta laborategikoak. Ni analista naiz, analista hutsa. Batzuei ez zaizkie “-ista” bukatzen diren izenak gustatzen: komunista, independentista, kolpista, arrazista, anarkista, feminista, laborista, nartzisista, egoista. Neri ez didate trabarik egiten: … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Holmes

  ni naiz Holmes metafora mitikoa   alde berekoa naiz detektibe hutsa   izan bi eme zis zis eme bi izan   eme eta emeak edo ar eta arrak   gauza bera dira pribatutik kanpo   marrak erpinak non nago … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Udazken honetako amuak

Hona hemen udazken honetan amu gisa proposatu dizkizuegun autoreak.   Pina Bausch: galderen bidez sortzen zen dantzezlea Antzerkia liburuz adierazten zaila bada, zer esan dantza adierazteaz, eta zer esan “dantzerkiaz”. “Antzerki-dantza” kontzeptua asmatu zuen Pina Bausch-ek, ordura arteko definizio estuei airea … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment