Monthly Archives: otsaila 2020

EUSKAL ROCK&ROLLAREN GAINEKO BI ZERTZELADA

  Lehenengoa. Bart gauean irakurria, Joxean Agirreren GIZAJOEN KATALOGOAN liburuan; nik uste pasarteak merezi duela hona osorik ekartzea: “CICATRIZ EN LA MATRIZ -Eukal rockaren aurpegi biak, argiena eta ilunena, biltzen dituen talde gasteiztarra. Las Nieves psikiatrikoan eraturiko lehen desintoxikazio unitatean sortu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Idazleen trabak eta saihesbideak

Idazle lana era askotara irakurria izan liteke baina beti izaten du itzalekotik kanpotik datozen begiradentzat: batetik, itzalean eta bakarrik egiten delako ohikoan eta bestetik irudimenak eta honen erabilpenak baduelako ulertezinetik eta azalezinetik. Istorioa goitik-behera zehaztuta bururatzen ote zaie idazleei? Argi … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Literatur Kibiztak izeneko zikloa antolatu dute Zarautzen

Literatur Kibiztak izeneko zikloa antolatu du Zarauzko LGTB+ sareak. Datorren astean ekingo diote, eta ekainera bitarte, ekitaldi literarioak egingo dituzte hileko lehen asteartean, arratsaldeko 7etan, Garoa liburu-dendan. Datorren asteartean daukate lehenengo hitzordua: Buztinezko etorkizunak izeneko irakurraldi musikatua eskainiko dute Itxaro … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Amets Arzallus Antia eta Unai Elorriagari elkarrizketak Irakurrieranen

Jarraian dituzue audioak entzuteko loturak: Amets Arzallus Antia & Ibrahima Balde Miñan (Susa, 2019) ENTZUN HEMEN Unai Elorriaga Iturria (Susa, 2019) ENTZUN HEMEN  

Posted in Albisteak | Leave a comment

Etzi abiatuko da Hi(zki)bridoak zikloa, Bilboko Euskararen Etxean

Hi(zki)briboak, literatura mutanteak izeneko zikloa antolatu dute Bilboko Euskararen Etxean. Literaturaren eta ahozkotasunaren arteko mutazioak bilduko dituzte, “letrak, soinuak, bertsoak eta irudiak eraldatzen dituzten ekitaldiak”, izan ere, antolatzaileen esanetan, “mutaziorik gabe ez legoke aldaketarik, eta aldaketarik gabe ez dugu eboluzionatzen”. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Alazne Arrutiren lehenengo kolaborazioa: “Inguratzen gaituena”

Batzuetan nahi baina gehiago kostatzen da, inguratzen gaituen munduarekin harremantzea. Akaso izango da lanaldiaren zama, errepidean arretaz gidatu nahia, nekea edota gogo gabezia. Baina zenbaitetan, errutinatik irten eta erraietan eramateko modukoak bizi eta bazkatzen ditugu. Irratian, abesti berriren batek barrenak … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Gorka Bereziartuari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: ARGIAren kazetaritzari buruzko liburua da hau. Saiakera bat, ideia handiak esplikatu nahi dituena 100 urte bete dituen proiektu komunikatibo txiki baten eguneroko praktiketatik. Ezin ahaztu nondik gatozen: ez da batere erraza izan euskarazko hedabide hau … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Ana Jakari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Zazpi-zortzi urteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Askatasunean eta aurreiritzirik gabeko haurtzaroaren aldarrikapena egingo dute neska alai, bihurri eta jakingura pareak. Noak eta Leak gogora ekarriko digute hazteak berarekin dakartzan pozak. Bizitza jolasa ere badela … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Utopia anbiguoen bidetik jotzen saiatu naiz”

Bisita bat Arma Museora izeneko fabula argitaratu berri duzu, Zirriborroak eta gero proiektuaren barruan. Azalduko zenidake gutxi-asko zer den proiektu hori eta nola hartu zenuen haiek egindako proposamena? Arabako Lasierra herriko Azala sorkuntzarako guneak bultzatzen du Zirriborroak eta gero proiektua: … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

AMA KOPETARAINO

                     Ama etorri zaigu sano aztoratuta. Gaur goizean hiri erdiko kalerik luzeenetik zehar zihoanean etakide bati eztanda egin dio bonba batek, bizkar gainean zeraman motxilaren barruan. Egundokoa izan omen da eztanda. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment