Monthly Archives: ekaina 2020

Durangoko Azoka egingo DA!

Koronabirusaren krisia zabaldu ahala, euskal kulturgileen artean bolo-bolo ibili da galdera: eta Durango? Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxe askorentzat, ezinbesteko hitzordua da Azoka, ez bakarrik euskal kulturaren giharra sinbolizatzen duelako, ezpada ekonomikoki ere salmenta handiak izaten direlako egun horietan. Nolanahi ere, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Geruzak bailira

  Zentrurik      gabeko guztiaren      ondotik pasatzen       garenoi ez zaigu        agertzen isiltasun       errealik   pentsatu       daiteke lekurik          badela benetan        izateko denbora  … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Erika Olaizolaren iritzi artikulua: “Gero arte”

Iritsi naiz azken idatzira. Azken honekin amaiera emango diot orain bost idatzi hasi nuen etapa honi. Hasiera guztiek amaiera bat dutela esaten da, amaiera guztiek hasiera bat izateko ondoren. Bizitza, hasi eta amaitu egiten diren etapez, harremanez, esperientziez, lanez eta … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

NAHIAGO DUT

Inoiz egingo ez didaten deiaren zain  egon beharrean Nahiago dut nire seme txikerrarekin egon jolasean.     Inoiz gauzatzen ez diren planak asmatu beharrean Nahiago dut nire seme nagusiarekin egon solasean. Inoiz argitara aterako ez diren lanak etengabe zuzendu beharrean … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Ipuingintza mundua ulertzeko tresna bihurtu zenekoaz

Pultsio batetik abiatu ei zinen liburu hau idazteko.  Hala da, bai; ez neukan helburu zehatzik. Banekien esateko zerbait baneukana, baina ez nekien zer zen. Sasoi hartan, unibertsitatetik eta ikerketatik irteten ari nintzen eta asko jartzen nintzen idaztera: libre, kontrol handirik … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Ekainaren 30ean abiatuko da Zestoako Antzerki Astea

ZESTOAKO ANTZERKI ASTEA EGITARAUA Ekainaren 30etik uztailaren 3ra Lau antzezlanen bonua 26 euro Sarrerak: Zestoako Turismo bulegoan salgai   EKAINAK 30 -20.00etan Akzio poetikoa Zestoako kaleetan. -21.00etan Irrati Nobela, Kukurruku 101.75FM-en. -22.30ean MATRIUSKA antzezlana kultur etxe aurrean. Sarrera: 8 euro. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Nafarroako Kutxa Fundazioak sari bat antolatu du gazteen poesia eta komikiak hauspotzeko

Hona hemen Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatu duen sariketaren oinarriak. Parte-hartzaileak Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute 35 urtetik beherako pertsona guztiek, herritartasuna edozein dutelarik ere. Egile bakoitzak jatorrizko ale bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketan modalitate bakoitzean. Literatur lehiaketak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Eva Illouz-en “Arimaren etorkizuna” mintzagai Danele Sarriugarterekin, Irakurrieranen

Entzun hemen saioa osorik: Sinopsia: Emozioak loturik omen daude trebezia profesional eta pertsonalekin, eta uste hori ezin hobeto islatzen da “adimen emozionalaren” nozioan, zeina asko zabaldu baita. «Adimen emozionala» izeneko nozioak, hain zuzen ere, esplizituki lotzen ditu norberaren emozioen kudeaketa, … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Alazne Arrutiren iritzi artikulua: “Denboraren unitatea”

Printze Txikiak azeriaren bitartez ikasi zuen, erritualek, espazio edo ingurune batean etxebizitzek duten funtzio berbera dutela denboran. Hau da, etxe baten antzera, denbora, bizigarria bilakatzen dutela. Ordenatu egiten dutela eta hartara, zentzua eransten geure jardunari. Denbora bera ere, gizakiak sortutako … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

INON EZ, INOIZ EZ – IBAN ZALDUA

“Orduan helduak ginen Mikelen herrira; ilunabarra hurbil zegoen. Mikel bi aldiz tronpatu zen mendi-pista hartzean, eta berandu iritsi ginen errautsen haizatzea burutzen ari ziren zelaira. Pinudi baten babespean aparkatu genuen autoa; bildutakoen bizkarrak ikusten genituen, zirkuluerdi bat osatuz, eta haien … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment