Monthly Archives: iraila 2021

Zorionak itzultzaileei!

Itzulpenari buruzko erreportajeak   Homero eta gu: Itzulpen bat(zu)en inguruko oharrak eta beste (Joannes Jauregi) Introitus.- Homeroz, Odiseaz eta duela 2.500 urteko testu bat ingelesera enegarrenez itzultzeaz. Itzulpen feministez (?), txakurrez, esklaboak urkatzeaz eta metafora generodunez. Apaizez, kanonaz eta Shakespeareren … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Bilboko etxola-auzoak, gure historiako pasarte ahaztua

2011n gazte-delinkuentziari eta marjinalitateari buruzko tesi bati ekin zion Iñigo López Simón historialariak, eta Otxarkoaga auzo bilbotarrera jo zuen xede horrekin: hango biztanleen bitartez izan zuen lehen kontaktua Bilboko etxola-auzoen fenomenoarekin. Tesian, gero, zeharka eta «modu azalekoan» baizik ez zuen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Natalia Ginzburgen bertute literarioak

Memoriari lotutako sei testuk eta bost saio literariok osatzen dute Natalia Ginzburgen Bertute txikiak. Liburua 1963an kaleratu zen estreinakoz eta euskarara ekarri du orain Irene Hurtado de Saratxo Mendieta itzultzaileak, Alberdania etxearen eskutik. Lehendik ere, idazle italiarraren beste hiru liburu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Gerrako umeen lekukotasunak, Adriano de Mataren lehen eleberrian

Sanrokeetarako etxean nobela kaleratu du Adriano de Matak. Bere lehen eleberria da, eta Txalapartaren eskutik kaleratu du. Bigarren Mundu Gerran erbestera bidalitako haurren istorioa du ardatz nobela honek, eta narrazioa eta pertsonaien arteko gutunak tartekatuz osatu du istorioa autoreak. 1937tik … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Garazi Ugalderen poema: «Erortzeko moduak»

ERORTZEKO MODUAK   «keak ereindako bide honetan gidatzen gaitu nahigabeak barruko itsaslabarretatik erortzen gara gero eta beherago horren aurka borrokatu gabe konturatu bagina bezala hori dela geu garena». Izaskun Gracia Quintana Ohe hutsetan, 2018, Balea Zuria   I   Hauskorrak … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Heriotza, literaturak argituta

Heroi bat ihes egiten ari da Troia setiatu eta suntsitutik. Aita darama bizkarrean, eta seme txikia eskutik helduta. Zaldiaren trikimailuak arrakasta izan du: grekoek hiriko harresiak zeharkatu dituzte, su eman diete etxeei, erail dituzte gizonak eta esklabo hartu emakumeak, eta … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Gaur abiatuko da Hizkibridoak zikloa

Irailetik abendura, lau ostegunez, literatura mutanteen lagin bat erakutsiko dute Bilboko Euskararen Etxean. Gaur bertan, oMOrruMU baMAt ikuskizuna eskainiko dute Enrike Hurtadok eta Ibon RG musikariek. Joxan Artzeren ondaretik abiatzen da emankizuna, hari omenaldia egiteko asmoz. 19:30etan hasiko da. Urriaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

44 urterekin hutsetik hasi beharra, Bertol Arrietaren lehen eleberrian

Estreinako eleberria kaleratu du Bertol Arrietak Elkar etxearen eskutik. Gezurra berdaderoa du izena, eta egun batetik bestera bikotekiderik, lanik eta etxerik gabe geratuko den adin ertaineko gizon baten istorioa du kontagai. Aurrez, bi narrazio-liburu kaleratu ditu Arrietak: Txikira beti hordago! … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Hitzak zaindari» erakusketa Zumarragan eta Eibarren

«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina abiatu zuten uda honetan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Gipuzkoan antolatu dute, «zaintza» ardatz hartuta. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Literaturaren itzalak bilduko du Zarautz

«Itzala, hitzaren ahala» lelopean, Literaturia jaialdia antolatu dute Zarautzen. Era askotako emanaldiak izango dira, liburu-azokaz gainera, eta ekitaldietarako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, hemen. Jarraian bildu dugu egitarauaren berri.   Hilak 24 Ostiralean abiatuko da, hilaren 24an, bi emankizunekin; batetik, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment