Monthly Archives: abendua 2021

«Oso ikusita dauzkagula uste dugun lekuetan badaude oraindik ikusi ez ditugun gauzak»

Kazetaria zara Berrian, eta Gu gabe ere estreinako poema-liburua argitaratu berri duzu. Zer moduz grabagailuaren beste aldean?  Pixka bat nobedosoa egin zait. Asko begiratzen dudan leku bat izan arren, ni neu jartzea errespetu pixka batekin hartu dut; lehenago ere egin ditut gauzak … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Abian da Nafar Ateneoa Poesia Sariaren VI. edizioa

Hona hemen Nafar Ateneroa Poesia Sariaren VI. edizioaren oinarriak: 1. Gai libreko poema onenari sari bat emanen zaio, 1.500 euroko diru-zuzkidura izanen duena, baita diploma ere. Poemak gehienez 60 bertso-lerro izan ditzake, aurtengo edizio honen gaia «Ama» behar du izan, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Fred Vargas itzultzeko aukera, (H)ilbeltza bekari esker

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak, euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen dute urtero. 2022ko edizioan, Fred Vargasen Debout les morts eleberria itzultzea proposatzen dute. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu sari gisa. Deialdira aurkeztu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Saiatu naiz zaurian gatzik ez botatzen»

Ekainean argitaratu zenuen Epizentroa, helduentzat idatzi duzun estreinako liburua. Nolakoa izan da argitalpena eta argitalpen ostea? Liburua bukatzea eta argitaratzea bera, egin dudan bide guzti hori, oso-oso pozgarria izan da niretzat. Argitaratu zenean oso gustura nengoen egindako lanarekin, norberak izaten du … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Garazi Ugalderen sormen-lana: «Hazteko moduak»

HAZTEKO MODUAK                                                                              … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

ZIPRIZTINAK 5: Katixa Dolhare-Zaldunbide

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.  Bosgarren ZIPRIZTINA Katixa Dolhare-Zaldunbidek dakar. «Nik salbamena literaturan dut atxematen. Ttikitik ohartua naiz irakurtzea dela bertzelakoaren … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

ZIPRIZTINAK 4: Egoitz Zelaia Perez

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.  Laugarren ZIPRIZTINA Egoitz Zelaiak dakar. «Oraindik, ametsetatik ezin bizi daitekeela irentsi nahian nabil. Belaunaldi zaharrek hori … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

ZIPRIZTINAK 3: Nora Arbelbide

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.  Hirugarren ZIPRIZTINA Nora Arbelbidek dakar. «Gertatu da behin baino gehiagotan uzteko gogoa izatea. Negarretan. Hainbeste lan, … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Idazketa-tailerra eskainiko du Yolanda Arrietak hilaren 27an

Egun batez idazle, zergatik ez? idazketa-ikastaroa eskainiko du Yolanda Arrietak datorren astelehenean, hilak 27, Andoaingo Bastero kulturgunean, 9:30etatik 13:30etara bitarte. «Aldi berri bat asmatzeko, geure jaioteguna berrasmatzeko, etxe berri bat eraikitzeko gure niari». Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan Euskal Idazleen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

ARGIANTZA – Pello Lizarralde

Pello Lizarralderen Argiantza (2020) leitzeari ekin baino lehen banekien gutxi gora behera, edo hobeto esanda, sumatzen nuen, bere aurreko Larrepetit (2002) eta Irangaitzaz (2008) irakurri bainituen, zer topatuko nuen: idazkera ikaragarri landua, sotila, jasoa, benetan harritzeko modukoa irudiak sortzerakoan, unean unekoa deskribatzeko maisutasun apartekoa, ñabardurazale porrokatua. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment