Barrualdeak olerki eta margo erakusketa

Maite Toledoren olerkiekin eta Jone Telleriaren margoekin osaturiko “Barrualdeak” erakusketa ikusgai dago Amotz-Senpereko Larraldea baserrian. Joan zen ostiralean inauguratu zuten erakusketa, eta hilaren 30a arte izango da bisitagai. 40 lanek, ikus-entzunezko batek eta hiru koadernotxok osatzen dute “Barrualdeak” bilduma, eta lehenengoz jarri dute ikusgai. Egileek bizitzako ibilbide bat partekatu nahi izan dute errealitatean oinarritutako olerki, argazki, marrazki eta margoen bidez. Logikaren, emozioaren eta materiaren hatsak uztartuz, bizipenen sintesi bat eratu dute.

Toledok eta Telleriak azaldu dutenez, bukatu gabeko lanak dira, istorio ireki eta iradokitzaileak proposatzen baitituzte. Hitza, irudiak, marrazkiak, etika eta estetika bidaide, giza eta gizarte barrualdeetan nahiz barrualde geografikoetan higituko da bisitaria. Bidaia horretan maitasunak, indarrak, traizioak, samurtasunak, adiskidetasunak, desherriak, erotismoak edota politikak utzitako zantzuek inarrosiko dute ikuslea. Hala, bidaia intimista eta introspektibo batean barneratzeko gonbita egiten dute, ezarian-ezarian mosaiko bat osatutzeko.
Maite Toledok (Zaldibia-Antzuola, 1966) Ametsaren aro berria komiki-liburua argitaratu zuen 2005ean, eta aazko udaberrian (2010), formatu digitalean kaleratu zuen gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzulita. Hainbat arlo jorratu izan ditu literaturan eta kazetaritzan: poesia, bidaia-kronika, ipuina, narrazioa, gidoiak eta iritzi-zutabeak. Idazlanak -zenbaitetan argazkiak ere bai- eman izan ditu argitara Arrasate Pressen, Berrigaran, Goienkarian, Berrian, Ortzadarren, Hatsan, Linterna gorrian eta Nontzeberri kultur atarian.
Kasu honetan, hitzetatik margoetarako bidea marraztu dute bi egileek, Jone Telleria Bergararrak Maite Toledoren olerkietan oinarrituta egin baititu, a posteriori, erakusketa osatzen duten marrazkiak.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>