’1615′, Itxaro Bordaren poemekin osatutako ikuskizuna

Estereotipoetatik ihesi II  jardunaldiak ospatzen ari dira egunotan Bilbon. Atzo querr literatura hartu zuten hizpide. Itxaro Bordaren poemetan oinarritutako ikuskizuna iragarri dute gaurko. Biharko saioan, Bernardo Atxaga izango da protagonista. Saio denak ordu berean eta toki berean egingo dira, arratsaldeko 19:00etan Euskaltzaindiako egoitzan.

Itxaro1

Itxaro Bordaren idatzietan oinarritzen da 1615 ikuskizuna. Poema bilduma honek oraina eta iragana uztartzen ditu: “duela 400 urte euskal arrantzaleek bizi izan zuten gertakari tragikoan murgilduz eta Islandiaz maitemindua den idazle honen testu autobiografikoez josirik”, Bilbo Zaharra euskaltegiaren web orrian irakurri dugunez.


Hinka taldearen ikuskizuna

Hinka taldea izango da 1615 ikuskizuna taularatuko duena. Benoit Lamerain eta Maitena Duhalde musikari lapurtarrek sortu zuten talde hau. Euskal dantza tradizionaletik datoz eta 2012tik hona proiektu desberdinetan hartu dute parte. Matthieu Haramboure musikariak taldearekin bat egin zuenetik, hiru dira Hinka taldeko partaideak. Gaurko saioan, Itxaro Bordaren poesia izango dute kantagai.

Hinka1

“1615” ikuskizuna

Itxaro Bordaren poemekin Hinka taldeak osaturiko ikuskizuna.

Noiz: Otsailak 21 asteartea, 19:00.

Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. 

Azken ordukoa: Kideetako bat gaixo dagoenez, bertan behera utzi dute Hinka taldearen ikuskizuna.


Bihar, Bernardo Atxagaren hitzaldia

Asteasuko idazleak berak esana da: “Oraingo egoera erokeria da. Itzulpenarena estatu auzi bat da. Aparteko kontselaritza bat behar luke, eta behar bezala antolatzeko plan orokor bat. Eta azpigai bat litzateke nora bideratuko ditugun itzulpenaren indarrak”. Hain zuzen, itzulpengintza izango du hizpide bihar eskainiko duen hitzaldian.

contact for right: bassocannarsa@tin.it

“Itzulpena kristalezko zubi bat da”, hitzaldia

Hizlaria: Bernardo Atxaga.

Noiz: Otsailak 22 asteazkena, 19:00.

Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.


Atzo abiatu zen Estereotipoetatik ihesi II

Estereotipoetatik ihesi jardunaldien lehen zatia iazko azaroan egin zen. Koldo Izagirre, Ur Apalategi, Aingeru Epaltza, Maddi Oihenart eta Jabier Kalzakortak hartu zuten parte. Zikloaren bigarren zatia ari dira ospatzen egunotan. Atzo Querr literatura aztergai izeneko hitzaldia eskaini zuten Iratxe Retolazak eta Ibon Egañak. Gaur Itxaro Borda eta Hinka taldearen txanda da. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatu duen jardunaldia bihar amaituko da, Bernardo Atxagak eskainiko duen hitzaldiarekin.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.