Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren edizio berri bat

Bilboko Udaleko Kultura Sailak XVIII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa iragarri du. Saiakera-lanak aurkezteko epea apirilaren 29an amaituko da. Garaile suertatzen den idazleak 6.000 euroko saria jasoko du.

UnamunoSaria

Bilboko Udaleko Kultura Sailetik aditzera eman dutenez, “partaidetza Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik”.

Lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira. 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Euskarazko saiakera onena egiten duen idazleak 6.000 euroko saria eskuratuko du. Gaztelaniazko lan onenaren egileak beste horrenbeste jasoko du.

Jatorrizko lanak aurkezteko epea apirilaren 29an amaituko da. Lanak paperezko euskarrian bidali daitezke Bilboko Udalera edo bestela, www.bilbao.eus/unamunosaria web orrialdearen bidez igorri.


Oinarriak, klik batean

Sariketa honen oinarriak ondoko estekan topatuko dituzue: Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa.


Mitxelko

Mitxelko Urangaren lan bat saritu zuten iaz

Azken ediziora 89 lan aurkeztu ziren. Gaztelaniazkoak 84 izan ziren, euskarazkoak bost baino ez. Iazko edizioan, Mitxelko Uranga idazlearen Misentropia saiakera saritu zuten. Gaztelaniazko kategorian, Manuel Cruz Rodríguez filosofia katedraduna izan zen irabazlea. La flecha sin blanco de la historia lanarekin gailendu zen Rodríguez.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.