Aukeren basoan, ezin aise erabaki

Lehen eleberria argitaratu du Kattalin Miner kazetari eta militante feministak (Hernani, 1988): Nola heldu naiz ni honaino. Igartza saria eskuratu zuen Minerrek orain bi urte “Kafe beteak” proiektuari esker, eta Elkarrek kaleratu du horren emaitza orain. Atzo aurkeztu zuten, Donostian.

2017.01.23_Nola_heldu_naiz_ni_honaino_AZALA

Nola heldu naiz ni honaino deitzen da Kattalin Minerren lehen eleberria. 2015ean eskuratu zuen Igartza beka Minerrek, eta horren emaitza da publikatu berri duen liburua.

Lehen pertsonan idatzia dago nobela, Jezabel protagonistaren ahotsean, eta, autoreak azaldu duenez, erabaki eta hautatu beharrari buruzko hausnarketa bat plazaratu nahi zuen. Hemen irakur dezakezue liburuaren lehen kapitulua.

Gaur iluntzean, Beasaingo Igartza jauregian aurkeztuko du nobela Minerrek, eta Loraldia jaialdian ere izango da, Bilbon, martxoaren 28an.

Nola bilakatu da proiektua eleberri?

Nor da Jezabel?

Autobiografia, zutabeak eta fikzioa

Zer moduzko prozesua izan da?

Aukeren eta erabakien belaunaldia

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.