Donostiapedia proiektua burutzeko lan deialdia

Haur eta gazte literaturako edukiak Wikipedian jasotzeko xedez

Haur eta gazte literaturaren euskarazko edukiak Wikipedian islatzea; hori da Donostiapedia izeneko egitasmoaren xedea. Lan hau burutzeko pertsona bat kontratatuko dute bost hilabetez. Interesa duenak martxoaren 13rako eman beharko du izena. Post honetan edota idazleak.eus web orrian dituzue deialdiari buruzko xehetasun denak.

Donostiapedia

 


1. AURKEZPENA

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE aurrerantzean), Donostiapedia proeiktuaren inguruan, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean garatzen ari den Haur eta Gazte literaturaren wikiproiekturako egoiliar baten bila dabil. Horretarako deialdi hau luzatzen du.


 2. DEIALDIAREN HELBURUA

Deialdiaren helburua DONOSTIAPEDIA proiektuan parte hartzeko wikilari egoiliar bat hautatzea da. Egonaldia Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean egingo da. Wikilari egoiliarrak, Haur Liburutegiaren Dokumentazioguneko teknikarien zuzendaritzapean, ondorengo lanak egingo ditu:

-Haur eta Gazte literaturari buruzko artikuluak Wikipedian sortzea. Horretarako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean dauden dokumentuak erabiliko dira.

-Haur eta Gazte literaturen inguruko pertsonai ezagunenen artikuluak Wikipedian euskarara itzultzea.

-Ilustrazioak, liburu azalak, ahots grabaketak, eta irudiak orokorrean Wikipedian erabiltzeko baimena lortzea.

-Dokumentuak digitalizatzea eta sailkatzea, eta Commons-era igotzea.

-Haur eta Gazte literatura eta Wikipediaren inguruko jarduerak antolatu (hitzaldiak, ikastaroak, editatoiak….).

-Proiektuan egingo diren lanekin liburu bat editatzea eta PediaPressen bidez argitaratzea.

-Proiektuan egindako materialekin eta irudiekin erakusketa bat antolatzea.

-Egonaldia eta ekintzei buruzko txostenak egitea eta Wikilari komunitateari jakinaraztea.


3. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

-Gradua izatea Humanitateen edo Gizarte Zientzien eremuan, edo eremu horietako edozein diziplinetako azken urteko gradua egiten egotea. Halaber, eremu horietan gradua ez izanagatik, posible izango da aurkeztea baldin eta literaturaren inguruko ezagutza erakusten bada.

-Euskaraz ondo jakitea (titulazioak baloratuko dira) eta euskarazko literaturen inguruko ezagutza izatea.

-Ingelesa edo/eta frantsesa ezagutzea, gutxienez B2 maila.

-Teknologia berrietan aritzeko gaitasuna izatea (argitalpenak, blogak, sare sozialak eta abar baloratuko dira).


4. EGONALDIA

-Kontratua: 5 hilabetez, martxoaren 21etik abuztuaren 22a bitarte, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean.

-Astelehenetik ostiraleara, eguneko 4 orduko jarduna, 3 egun goizez eta 2 arratsaldez. Ordutegia egokitu daiteke egoiliarraren eta Dokumentaziogunearen beharren arabera.

-Behar izanez gero, formakuntza jasoko luke Wikipedia eta Wikimedia proiektuen inguruan. Honez gain, wikilari bat izango du tutoretza eta jarraipen lana egiteko.


5. HORNIDURA ETA BALIABIDEAK

-Egonaldi honek lansaria izango du, eta hala, 5.000 euro gordin ordainduko dira guztira.

-Edukiak sortzeko beharrezko ekipamenduak (ordenagailua, kamerak, etab.) Haur Liburuaren Dokumentazioguneak jarriko ditu.


6. BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA ETA ESKATZEKO EPEA

Interesdunek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

-Izena emateko fitxa (I. eranskina).

-Curriculum Vitaea.

-Jorratu beharreko gaiaren gaineko ezagutzak, esperientzia eta motibazioa azaltzeko gutuna.

Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek erabat onartzea dakar. Agiri guztiak 2017ko martxoaren 13rako 14:00ak baino lehen bidali beharko dira posta elektroniko honetara: info@idazleak.eus


7. BALORAZIO IRIZPIDEAK

Balorazio batzordeak aztertuko ditu hautagaitzak, kalitate eta egokitasuna teknikoa ebaluatzeko, deialdiaren irizpideekin bat. Horien artean ondokoak nabarmentzen dira:

Curriculum Vitaea.

Lizentzia askeen inguruko proiektuetan esperientzia izatea.

Euskal literaturaren inguruko ezagutza eta lanak eginak izatea.

Liburutegia eta dokumentugintzaren inguruko ezagutza izatea.


8. BALORAZIO BATZORDEA

Balorazio Batzordea hurrengo hauek osatuko dute: Euskal Idazleen Elkarteko ordezkari bat, Donostiapedia proiekturen teknikaria, Haur eta Gazte Dokumentazioguneko liburuzaina eta euskarazko Wikipediako administzaile bat.

Baliteke hautagaiei elkarrizketa bat eskatzea (online edo aurrez aurre). Martxoaren 16an egingo litzateke.

Balorazio Batzordearen erabakia martxoaren 17tik aurrera jakinaraziko da, www.idazleak.eus eta www.donostiakultura.eus webgunearen bidez, eta onuradunei, eman duten helbidera zuzenduz.

Balorazio Batzordeak deialdia hutsik utzi ahal izango du, aurkeztutako hautagaiek behar adina baldintza betetzen ez dituztela ondorioztatuz gero.


9. AUKERATUTAKO EGOILIARRAREN BETEBEHARRAK

Hautatutako egoiliarra ondorengoetara behartuta egongo da:

- Esleitzen zaion zereginak betetzea, Haur Liburuaren Dokumentazioguneko arduradunaren eta Wikipediako tutore baten koordinaziopean.

- Lana jendaurrean aurkeztera, haren premiei egokituriko formatu batean, Euskal Idazleen Elkarteak egokitzat jotako moduan.

- Egonaldiaren esperientzia dokumentatzera, prozesuei buruzko txosten bat egin eta entregatuta. Erregistro hori Donostiapedia proiektuaren esparruan egin beharreko lanaren jendaurreko aurkezpenaren lagungarri izan daiteke.

- Egonaldia behar bezala gauzatzeko barne-arauak betetzera (ordutegiak, segurtasun-protokoloak, materialen erabilera, instalazio erabilgarriak, eta abar).


10. ORDAINTZEKO MODUA

Diru horniduraren zenbatekoa ondorengo planteamenduaren arabera ordainduko da:

- Hilabetearen amaieran, 2017ko martxoa eta abuztua bitarte, 1.000 euro gordineko ordainketa egingo da. Horretarako egoiliarrak faktura egin beharko du eta beharrezkoak diren zergen atxikipena aurkeztuko du.

Ordainketak faktura bakoitzean adierazitako IBAN kontuan egingo dira.


11. DEIALDIAREN BALDINTZAK

11.1. Jabetza intelektuala

Wikipediari lotutako proiektua izaki, eduki guztia Commons-era igo behar da lizentzia librearekin. Hau da, edukiaren lizentziak honako erabilerak baimendu behar ditu:

-Kopia oso edo partzialak egin ahal izatea.

-Obraren publikazio eta hedapena egiteko aukera.

-Obra eratorrien publikazio eta hedapena egiteko aukera.

-Obraren erabilpen komertziala egin ahal izatea.

Beraz, Haur eta Gazte literaturaten wikiproiektuak eta Donostia Kulturak Jabetza Intelektualaren arloan dituen helburu estrategikoak bermatzeko, jabari publikoaren, kode irekiaren eta jakintzarako sarbide librearen kulturaren sustapena bermatzeko, kontratu honen pean sortutako eduki orok   CC-BY-SA Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia izango du. Kontratatuak, beraz, lagatzen dizkio ustiapen- modalitate eta/edo euskarri oro ustiatzeko eskubideak, baita euskarri digitalen gainekoak ere, denbora- edo lurralde-mugarik gabe eta hirugarrenei lagatzeko ahalmena berariaz adierazita.

11.2. Aukeratutako pertsonaren irudi eskubideak

Partaideak baimena ematen du DONOSTIAPEDIA proiektuaren esparruan hartzen zaizkien irudiak (argazkiak, bideoak, eta abar) erabiltzeko, proiektuaren ondoren eginiko informazio- edo sustapen- lanetan.

11.3. Datuak babesteko legea

DBLOn xedatutakoari jarraiki, emandako datuak EIEren jabetzako datubase informatizatu batean gordeko direla jakinarazten dugu eta EIEko programa eta jarduera kulturalei buruzko informazioa bidaltzeko besterik ez direla erabiliko. Datu horiek ez zaizkio inola ere EIE ez den hirugarren bati emango.

Dena den, informatzeko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideak beti gauzatu ahal izango dira, EIEren egoitzan idazki bat aurkeztuta (Zemoria kalea, 25 – 20013 Donostia) edo ondorengo helbidera helaraziz: info@idazleak.eus


I. ERANSKINA. PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

Izena …………………………………………………………………………………..

1. deitura …………………………………………………………………..

2. deitura…………………………………………………………………………….

Jaioteguna …………………………………………………….

NAN …………………………………………………. Letra ……………………..

Helbidea

…………………………………………………………… Zkia. …………

Esk ……………………. Solairua …………………. Letra …………..

Herria …………………………………………………………………

P.K. ……………………………………………………….

Tel. ……………………………………………. / ……………………………………..

E-mail ……………………………………………………………………………………

…………………………..(e)n, 2017ko ……………………..aren ………(e)(a)n.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.