XII. Artedrama topaketa apirilaren 17tik 22ra Aulestin

Euskarazko arte eszenikoen paisaian ezinbesteko pieza bilakatu da ADEL, Artedramak Aulestin duela hamabi urtetik antolatzen duen ekimena. Ohiko moduan, aurten ere formazioa antzerki-programazio betearekin uztartuko dute: sei egunetan zortzi euskarazko antzezlan ikusi ahal izango dira. (Argazkia: Hozkailua, Huts teatroaren antzezlan berria).

artedrama

Euskarazko antzerkiaren paisaiak dituen gabeziak talde-indarraz, borondate itzelez, zirrikituez osatzen dira sarri. Zirrikitu horien artean topatu dugu duela hamabi urtetik Aulestin antolatu ohi den ADEL ekimena. Bertan izena ematen duten ikasleek teatro-formazio intentsoa jasoko dute astebetez, hainbat irakasle espezializaturen eskutik. Urtez urte asko izan dira bertatik pasa izan diren irakasleak, aurten hauexek izango dira akuilariak: Ander Lipus, Amancay GaztaƱaga, Pablo Ibarluzea, Garazi Lopez de Armentia, Unai Lopez de Armentia.

Formazioan soilik ez, euskarazko antzezlanen programazioan ere bada estali pitzatu beharreko hormarik, ADEL horretan ere bada zirrikitu. Sei egunetan zortzi auskarazko lan ikusi ahal izango dira Aulestin (ikus behean guztiak).Haien artean Artedrama/Huts teatroak formatu txikiko lan berria estreinatuko du: Hozkailua, Unai Iturriagaren testu batetik abiatuta, Ander Lipus eta Patricia Urrutia oholtzan, Manex Fuchs zuzendaritzan.

ADEL antzezlanen egitaraua

Apirilak 17 astelehena

HOZKAILUA, Huts Teatroa

21:00etan Udal Aretoan

hozkailua

Apirilak 18 asteartea

BIHOTZ SALATARIA, Atx Teatroa

21:00etan Udal Aretoan

bihotz salataria

 

Apirilak 18 asteartea

ELTXOAK, Zanzara Teatroa

21:30ean Udal Aretoan

eltxoak zanzara

Apirilak 19 asteazkena

ATTE HIL AURRETIK, Beheko Larraine

21:00etan Udal Aretoan

atte-hil-aurretik-_325

 

Apirilak 20 osteguna

JADANIK HILDA, Parasite kolektiboa

21:00etan Udal Aretoan

jadanik hilda

 

Apirilak 20 osteguna

LAPUR MINAK, Tornado konpainia

21:30ean Udaletxeko atarian

tornado

 

Apirilak 21 ostirala

SWEENY, Eromen produkzioak

22:00etan Frontoian, sarrera 5 euro

sweeny

 

Apirilak 22 larunbata

FRANCOREN BILOBARI GUTUNA, Artedrama & Le Petit Theatre de Pain & Dejabu

22:00etan Frontoian, sarrera 5 euro

Franco2

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.