Aurreko asteartean abiatu zen Gutun Zuria jaialdia. Egunotan, zinegileak, zine adituak, kazetariak eta idazleak aritu dira solasaldien zikloan. Olatz De Andres, Jose Luis Rebordinos, Alberto Manguel, Annie Proulx, Siri Hustvedt, Almudena Cacho, Diamela Eltit eta Ángela Molina Climent.
Gaurko, Kirmen Uribe idazlea eta Santiago Segurola kazetariaren arteko solasaldia iragarria dago. 19:30ean, Azkuna Zentroan. Errezitaldi eta topaketa gehiago ere izango dira asteburuan zehar.
Apirilak 28 ostirala
19:30ean solasaldia: Kirmen Uribe eta Santiago Segurola.
Apirilak 29 larunbata
19:30ean errezital poetikoa: Chantal Maillard, Clara Janes, Dario Jaramillo, J. A. González Iglesias eta Beñat Sarasola (argazkian).
21:00etan irakurlearen ordua: Chantal Maillard, Clara Janes, Dario Jaramillo, J. A. González Iglesias eta Beñat Sarasolarekin topaketa.
Apirilak 30 igandea
19:30ean editoreekin topaketa: Ofelia Grande, Manuel Borras, Joan Tarrida, Mikel Soto (argazkian), Claudio Lopez eta Iñaki Esteban.
Maiatzak 1 astelehena
19:30ean solasaldia: Jean-Claude Carrière eta Guillermo Arriaga, Michel Gaztambiderekin.
21:00etan irakurlearen ordua: Jean-Claude Carrière eta Guillermo Arriagarekin topaketa.
Sarreren salmenta Infopuntuan eta www.azkunazentroa.eus web orrian.
Ekitaldi paraleloak
“Literaturatik zinemara”
Zinematekako ziklo berezian lau film eskainiko dituzte: Brokeback Mountain (2005) Annie Proulxen kontakizunean oinarritzen dena; Gutariko azkena (2016) Kirmen Uribe idazlearen sorkuntza prozesuari buruzko dokumentala; The burning plain (2008) Guillermo Arriaga idazleak zuzendutakoa; eta Le charme discret de la bourgeoisie (1972) Luis Buñuelek zuzendua, Jean Claude Carrière errealizadore eta idazlearen gidoiarekin.
“Gutun Zuriaren trazuak” erakusketa
Erakusketa honek ibilbide bat egiten du jaialdiaren hamar urteetan barrena, gonbidatutako egileetako batzuk beren liburuetan utzi dituzten sinaduren eta eskaintzen bidez. Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu duten egileen lanak batu dituzte bertan.
“Gutun Zuria, hamar urte” liburua
Urteotan jaialditik pasa diren egileei omenaldia egingo zaie. Hori dela eta, Azkuna Zentroak ‘Gutun Zuria, hamar urte’ liburua argitaratu du. Oroitzapenez osatutako liburu hau Azkuna Zentroko dendan erosi ahal izango da.
“Denboran zehar” instalazio artistikoa
Maiatzaren 1era bitarte, Luzinterruptus kolektiboak sortutako instalazio artistikoaz gozatzeko aukera izango da Azkuna Zentroan. “Auzokoek eta bisitariek landutako 5.000 koaderno erabiliko dira. Azken gauean, bisitari guztiek eraman ahal izango dituzte koadernoak, oroitzapenezko monumentu apal eta hauskor bihurtuta”.
Ekitaldi hauen inguruko xehetasun gehiago, ondoko estekan: Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia.