Baiona eta Iruñea: irudipenezko historia

Baiona Iruñea Maiatzaldiak jardunaldietan, prosa nahiz poesia lanak irakurtzeko joera dute. Ekimen honen sustatzaileek aditzera eman dutenez, “oraingoan ere, zuen testuak bidaltzeko aukera izanen duzue. Aurten gai hau jorratuko da: Baiona eta Iruñea: irudipenezko historia“.

Maiatzaldia

Prosa lanak, gehienez ere, 2.700 karakterekoak izango dira (espazioak barne). Poesia lanak, 42 lerro gehienez. Irakurraldiak maiatzean izango badira ere, lanak aurkezteko epea aste honetan amaituko da. Prosa zein poesia lanak bidaltzeko unean, “Gaia” delakoan hauxe idatzi behar da: “Baiona eta Iruñea: irudipenezko historia”. Helbide honetara igorri behar dituzue idatziak: maiatzaldia@gmail.com

Larunbat honetan amaituko da lanak aurkezteko epea.


Testuak Maiatz aldizkarian emango dira argitara

“Zuen testuen bospasei lerro aukeratu eta zuek sortutako irudi edo argazki batekin bidali”. Hatsa Elkarteko Auxtin Zamora arduratuko da  irudien edota argazkien eta testuen muntaketaz. “Bestalde, aurten musika eta hitzaldiak egongo direnez gero, ez da astirik izanen nork bere testuak irakurtzeko, denbora mugatua baita eta, hori dela eta, testu zati horiek baizik ez dira proiektatuak izanen Maiatzaldietan, hori bai, testu osoak eta zatikatu gabe argitaratuko ditugu udazkeneko Maiatz aldizkarian”.


Iruñea Baiona / Baiona Iruñea Maiatzaldia

Maiatzak 18 osteguna

Baiona Iruñea Maiatzaldia. 19:00etan, Baionako Euskal Museoan.

Maiatzak 25 osteguna

Iruñea Baiona Maiatzaldia. 17:00etan Iruñean barna bisitaldi historikoa eta 19:00etan Kondestablearen Jauregian.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.