“Plastika” pieza Azkoitian eta Gasteizen

Ixiar Rozas eta Maite Arroitajauregi “Mursego”k sortutako Plastika pieza Azkotiko Matadeixen eta Gasteizko Baratza aretoan ikusi ahal izango da datozen egunetan.

plastika 1

ATE IREKIAK PLASTIKA from AZALA on Vimeo.

Hauek dira hitzorduak:

-Azkotiko Matadeixen: maiatzak 26 19:00etan, Antzerki jardunaldixen egitarauaren barruan.

-Gasteizko Baratza aretoan: ekainaren 2an 20:30ean, Zurrunbilo jaialdiaren barruan.

“Plastika”ri buruz:

Lan hau lengoaia, irudia, ahotsa eta soinutik abiatzen da haien aukera ikus-entzunezko eta performatiboetan bilatzeko. Beraz, memoria eratzen eta arrakalatzen duten inskripzio azalerarekin solasten du.

2012an hasi ziren Maitea Arroitajauregi eta Ixiar Rozas Plastika prozesua lantzen, Azala espazioan, eta ordutik hona lengoaiarekin plastizitatea, performatibitatea, erritmoa eta irudiak sortzeko aukerak arakatzen jarraitu dute. Prozesuaren oraingo fasean, Plastika piezan hitzaren sonoritatea, ahots, hots, fonema, sonema eta monemekin, esanahiatik erritmora eta errimotik esanahiara igarotzen dira.

plastika

Entzun honekin lotuta Lizardiren Baratza saioa.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.