BizkaIdatz, hasitakoari segida ematea eskatzen duen lehiaketa

Zaunkak Karmele Jaio Eigurenek abiatutako narrazioa osatu beharko da aurtengo edizioan. Idazlanak aurkezteko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Saritutako lanak edizio berezi batean argitaratuko dira.

Bizkaidatz2017

Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da leloa duen BizkaIdatz 2017 literatura-sarian parte hartzeko, narrazio literario bat aurkeztu behar da. Aurtengo deialdian, parte-hartzaileek kontakizun hauen hasierak hartu beharko dituzte abiaburutzat:

Euskarazko atalean, Karmele Jaio idazlearen Zaunkak kontakizunaren hasiera.

Gaztelaniazko atalean, Alejandro Fernández Aldasoro idazlearen Un merluzo en el anzuelo kontakizunaren hasiera.


Hamasei urtetik gorakoentzat

BizkaIdatz IX. Literatura Sariak bizkaitarren sormen literarioa bultzatzea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsonek har dezakete parte. Horretarako jatorrizko lanak aurkeztu behar dira, hau da, aurretiaz argitaratu gabeak.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez dezake, betiere, idazleek idatzitako kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta bertan planteatzen diren egoeretara egokitzen badira.


Sariak

Irabazleei sari hauek banatuko zaizkie:

Lehenengo saria, euskaraz: 1.500 euro eta diploma.

Lehenengo saria, gaztelaniaz: 1.500 euro eta diploma.

Bigarren saria, euskaraz: 500 euro eta diploma.

Bigarren saria, gaztelaniaz: 500 euro eta diploma.

Finalista, euskaraz: diploma.

Finalista, gaztelaniaz: diploma.

Saria jaso duten kontakizunak edizio berezi batean argitaratuko dira. 


20 orrialdekoa gehienez

Narrazioek, gutxienez, 16 orrialdeko luzera izan beharko dute, eta, gehienez, 20 orrialdekoa. «Times» edo «Arial» letra erabili beharko da, alde bakarrean eta A4 tamainako orrietan idatzita.

Eta honako ezaugarri hauek gorde behar dituzte: gorputza, 12; espazioa, bikoitza; gutxienez 24 lerro eta gehienez 32 lerro orrialde bakoitzean, eta lerro bakoitzean, gutxienez, 70 karaktere, salbu eta ortografiazko zeinu jakin batzuen aplikazioaren emaitzako salbuespenak.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko irailaren 22ko 13:30era artekoa izango da.


Puntuazio sistema

Deialdi honetarako izendatuko den epaimahaiak bakarrik aztertuko ditu epearen barruan aurkeztutako eskabideak. Gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira, eta puntuok erabakitzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

- Proposatutako kontakizunari emandako jarraipena eta harekiko batasuna: 4 puntu, gehienez.

- Kalitate literarioa: 3 puntu, gehienez.

- Istorioaren garapenean izandako sormena: 3 puntu, gehienez.

Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako kontakizunek ez badituzte betetzen sarituak izateko ezarritako baldintzak edo balorazioan ez bada puntuazio nahikorik eskuratu.


Oinarriak, hemen

Lehiaketaren oinarriak esteka honetan aurkituko dituzu: BizkaIdatz 2017.

Izena emateko inprimakia esteka honetan eskuratu daiteke: BizkaIdatz 2017 inprimakia.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.