Nafar narratibaren isla

Pamielak 39 idazle nafar liburu kolektiboa eman du argitara. “Liburu hau egungo euskarazko nafar narratiba ezagutarazteko asmoaren emaitza da”, argitaletxeak aditzera eman duenez.

39idazle

Fertxu Izquierdok koordinatu du lan hau eta hauek dira liburuan batu dituzten idazleak: Ane Ablanedo, Jon Abril, Xabier Agurruza, Leire Alonso, Ipar Alkain, Aurelia Arkotxa, Tania Arriaga,  Jose Luis Asensio,  Iñigo Astiz, Josetxo Azkona, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Miren Epalza , Inma Errea, Angel Erro, Eñaut Etxamendi  Izaskun Etxeberria, Luis Garde, Iñigo Ibarra, Jose Angel Irigaray, Fertxu Izquierdo, Ana Jaka,  Josu Jimenez, Alberto Ladrón, Patxi Larrion, Aitzol Lasa Antton Luku, Francisco Javier Mangado, Dani Martirena, Juankar Mugartz, Ander Perez, Patziku Perurena, Felipe Rius, Mikel Rodriguez,  Mikel Taberna, Marikita Tambourin, Juantxo Urdiroz, Iñaki Zabaleta, Patxi Zabaleta.

Xedearen berri ematearekin batera, “Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori, parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien. Erantzuna ia erabatekoa izan zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren guztiak biltzea zaila izan ohi den). Emaitza 39 nafar idazleren narrazioekin osatutako lagin zabal eta joria da”, Pamielak jakinarazi duenez. “Idazle batzuk ezagunak dira, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste. Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila… aldetik. Pozgarria da literatur-bidea oparo jorratu eta jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle saila izatea. Euskal letrek Nafarroan duten bizitasunaren isla; berau ikusaraztea zen erronka, ezinago premiazkoa. Liburu hau horri erantzun nahi izanaren ondorioa da”.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.