Uztailaren 10ean amaituko da Pasaia Hiria/Xabier Portugal sariko epea

Pasaia Hiria-Xabier Portugal olerki lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu dute, 19. aldiz. Ohiko moduan, 200 bertso lerro inguruko lanak dira aurkez daitezkeenak. Emaitza Bermingham argitaletxearen eskutik plazaratuko da.

19 pasaia hiria

Aurtengoarekin hemeretzi aldiz luzatu dute bertan parte hartzeko aukera Pasaiako Udaleko ordezkariek eta Bermingham argitaletxeko kideek. Luzera ertaineko lanak dira aurkez daitezkeenak; diru-sariaz aparte, lanak argitaratzeko aukerak egin izan du parte hartzaile askorengan erakargarri.

Aurreko urteetan saritutako hainbat lanen egileak elkarrizketatu izan ditu Hitzen Uberanek, ikus:

Garazi Ugalde Pikabeari elkarrizketa

Anartz Izagirre Zubimendiri elkarrizketa

Garazi Ugalde Pikabea eta Gorka Salces Alcaderen poemak

Aurtengo oinarriak

XABIER PORTUGAL-PASAIA HIRIA” OLERKI LEHIAKETA

OINARRIAK

  1. Hamasei urte eginak izanez gero, edonork har dezake parte. Sarituak izan ez diren obra original eta argitaragabeak aurkeztu behar dira.

  2. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke. Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake, baina, gutxienez, 200 lerro izan behar dituzte.

  3. Sariak:

    • Lehenengoa 800 €

    • Bigarrena 400 €

  4. Egileak lanaren hiru kopia aurkeztu behar ditu, makinaz edo ordenagailuz jota, biko tartez eta alde batean bakarrik idatziak. Azalean lanaren izenburua edo goiburua agertuko da. Ez du sinadurarik eraman behar, ezta egilearen inolako zehaztasunik ere. Horrekin batera gutun-azal itxi bat bidaliko da, eta kanpoaldean lanaren izenburua edo goiburua eta “euskara” ala “gaztelania” ipiniko dira. Barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, adina, telefonoa eta e-maila (izanez gero) sartu behar dira.

  5. Originalak 2017ko uztailaren 10a baino lehen bidaliko dira honako helbide honetara bidaliko dira:

    TRINTXERPEKO UDAL LIBURUTEGIA

    Euskadi etorbidea, z/g

    20110 PASAIA (Gipuzkoa)

  6. Sariak eman gabe utzi daitezke edota aldatu ere egin litezke eta berriak sortu, epaimahaiak antolatzaileekin batera hala erabakiko balu.

  7. Epaimahaiak prentsaz eta irratiz emango ditu ezagutzera sariak, eta erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango da.

  8. Garaile gertatzen diren lanak Pasaiako Udalaren jabetzapean geldituko dira eta 2018. urtean emango dira argitara liburu gisa.

  9. Sarituak izan ez diren lanak Trintxerpeko Udal Liburutegian jaso daitezke, epaia jakinarazten denetik hilabeteko epean. Jasoko ez balira, Udala egingo litzateke haien jabe.

  10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.