Joaquín Márquez gaztelaniazko modalitatean eta Juan Karlos Lopez-Mugartza euskarazkoan izan dira Iruñea Hiria Nazioarteko XI. Poesia Lehiaketako irabazleak. Idazle bakoitzak 3.000 euroko sari bana jasoko du. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren poemarioa Denonartean argitaletxeak plazaratuko du urte amaieran.
“Poesia bisuala”
Euskarazko testuen epaimahaia honako hauek osatu dute: Ekaitz Santazilia Nafar Ateneoko euskara saileko batzordekidea eta NUPeko irakaslea; Consuelo Allué filologoa eta NUPeko irakaslea; eta Unai Pascual Denonartean argitaletxeko editorea.
Epaimahaiak hauxe nabarmendu du: “euskara zaindua, hitz-jokoak, eta poesia bisualari egiten dion ekarpena, berrikuntza bat dena”.
Aurten 319 poema-bilduma aurkeztu dira. Euskarazko modalitatean, 9 izan dira lehian izan diren poema-bildumak.
Ez da saritua den lehen aldia
Juan Karlos Lopez-Mugartza Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakaslea da Irakasletzako graduetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza- eta Gizarte-Zientzietako dekanordea. Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia olerki-lehiaketako lehen saria jasoa du, eta baita Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren Xalbador Sariko ohorezko aipamena ere. Horretaz gain, Constantes vitales, Maiatz, Hatsaren poesia eta Guaixe aldizkarietan kolaboratzen du.
Informazio iturria: Iruñeko Udala. Argazkia: Olerkariaren Eguna 2016.