Epearena ez da komunean duten ezaugarri bakarra. Hiruetan euskarazko nahiz gaztelaniazko lan onenak saritzen dituzte.
Eta hiru lehiaketetara aurkezten diren idatziek jatorrizko lanak beharko dute izan: argitaratu gabeak eta aurretik saririk jaso gabeak.
Sarietan dago aldea: Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren kasuan, 6.000 eurokoa izango da saria (hizkuntza batean nahiz bestean gailentzen den egilearentzat). Saiakera arloan, 4.000 euro jasoko ditu lan saritu bakoitzak. Poesia arloan, 2.000 eurokoak izango dira sariak.
Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa
Ipuinak 10 orrikoak izango dira gutxienez eta 25 orrikoak gehienez. Inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da.
Saria 6.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio. Xehetasun guztiak ondoko estekan aurkituko dituzu: Oinarriak.
Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa
Aurkeztuko diren olerki liburuek 500 bertso izango dituzte gutxienez, eta 700 bertso gehienez. Inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta letra artean espazio bikoitza utziko da.
Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio. Deialdi honen inguruko datu gehiago, esteka honetan: Oinarriak.
Becerro de Bengoa saiakera lehiaketa
Saiakerak 100 orrikoak izango dira gutxienez eta 150 orrikoak gehienez. Inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da.
Saria 4.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio. Deialdiari buruzko datu guztiak, esteka honetan: Oinarriak.
Irudiak: Arabako Foru Aldundia.