Gortinaren atzetik

‘Gortinaren atzetik’ poema igorri digu Ainara Lasak. Apaingarri moduan, ondoko irudia ere helarazi digu. Aurretik, Ainara Lasaren irudi asko Hitzen Uberan-eko azala apaintzeko baliatu izan ditugu. Honakoan, ordea, poema bat eta irudi bat dira gurekin partekatu nahi dituenak.



0saba-izeba eta iloba denei

Ama, tankeak daude topoan
hiru.
Etxera ailegatu orduko, partea

inork ez zidan esan

Aitzolek ikastolara
dordoka txikia eraman zuela
kontatuko zuten
etxerakoan gehienek,
baina ze interes zuen hark
nire bizitza sekretuaren aldean

inork ez zidan esan

Aita, erruberen suzko barrikada dago
Mamut inguruan.
Etxera ailegatu orduko, partea

inork ez zidan esan
sukaldera sartu, aulkian igo
eta gortina okreen atzean
ematen nituen minutuak
zaindari txikien brigada
osatzen genuen
eta ez genekien

osaba,
kontatuidazu baso hartan topatu zenuen oreinarena

inork ez zidan esan,
ez genekien,
baina bihotza oreinez bete zitzaigun

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

One Response to Gortinaren atzetik

  1. xme says:

    jopelas! irudigilea poeta ere badela deskubritu dut orain! segi bazterrak oreinez betetzen. zorionak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>