Zabalik da Donostiako Liburu eta Disko Azoka

Gaur abiatu da Donostiako Liburu eta Disko Azoka eta uztailaren 16ra arte egongo da zabalik. Azokak irauten duen egunetan, liburu aurkezpenak eta bestelako jarduerak egingo direla iragarri dute.

liburu

Liburu eta Disko Azoka Donostiako Gipuzkoa Plazan aurkituko duzue. Ordutegi honetan egongo dira saltokiak zabalik: 11:00-14:00 / 17:00-21:00.

Esan bezala, azoka egunetan ekitaldi ugari egingo dira. Batzuk Liburutegi Nagusian, Alde Zaharreko San Jeronimo aretoan (Udal Liburutegian, sarrera San Jeronimo kaletik) eta besteak, Amara auzoko Kaxilda liburu dendan.


Aurkezpenak

Ekainak 30 ostirala. 12:00etan Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Adeshoras argitaletxearen prentsaurrekoa: Nada más necesito, Karlos Linazasoro.

Uztailak 3 astelehena. 11:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Erein argitaletxearen prentsaurrekoa: 100 metros, Ramon Saizarbitoria. Egilearekin batera Jon Kortazar eta Iñaki Aldekoa egongo dira.

Uztailak 3 astelehena.  19:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Pamiela argitaletxearen ekitaldia: Euskararen aztarnak Sardinian, Juan Martin Elexpuru.

Uztailak 4 asteartea. 11:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Desvelo Ediciones-en prentsaurrekoa: Bestiario, Seve Calleja.

Uztailak 4 asteartea. 19:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Pamiela argitaletxearen ekitaldia: Muertes oscuras, Fernando Mikelarena eta Jose Angel Irigaray.

Uztailak 5 asteazkena. 19:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Pamiela argitaletxearen ekitaldia: 39 idazle nafar, Fertxu Izquierdo, Jose Angel Irigaray.

Uztailak 7 ostirala. 19:00etan Kaxilda liburu dendan (Arroka kalea, 2), Cambalache argitaletxearen ekitaldia: El mar abierto, Eduardo Romero.

Uztailak 10 astelehena. 19:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Erein argitaletxearen ekitaldia: Perversidad, Javier Sagastiberri.

Uztailak 12 asteazkena. 11:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Txalaparta argitaletxearen prentsaurrekoa: Populismoaz: Euskal independentzia eta sintomen politika globala, Joseba Gabilondo. Egilearekin batera Jon Jimenez egongo da.

Uztailak 12 asteazkena. 19:00etan Kaxilda liburu dendan (Arroka kalea, 2), Consonni argitaletxearen ekitaldia: SGAE: el monopolio en decadencia, Ainara Legardon eta David García Aristegui.

Uztailak 13 osteguna. 19:00etan Kaxilda liburu dendan (Arroka kalea, 2), Txalaparta argitaletxearen ekitaldia: El pueblo gitano en Euskal Herria, David Martín.

Uztailak 13 osteguna. 19:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Hurtado y Ortega Editoresen jarduera: Loco, cómo no llevar un estudio de grabación, Paco Loco.

Uztailak 14 ostirala. 11:30ean Alde Zaharreko Udal Liburutegian, Ediciones Irreverentes-en prentsaurrekoa: Muerte en el Aubisque, Miguel Usabiaga.


Erakusketa

Uztailaren 16ra bitarte, Euskal Poesia izeneko erakusketa Gipuzkoa plazan bertan.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.