Irakurrieran, azken elkarrizketak entzungai

Uztailean zehar Irakurrieran irratsaioko kideek egin dituzten elkarrizketak ekarriko ditugu gogora. Gaur hiru elkarrizketa berri dituzue entzungai: Paul Beitia eta Itziar Ugarte Lekore aldizkariaren zenbaki berria mintzagai, Kepa Altonaga Patagoniara Hazparnen barrena: Lotilandiakoak herri birlandatuan saiakera mintzagai, Ana I. Morales Hassan Blasimen Kristo irakiarraren itzulpena mintzagai.

el lector

Denboraldi berezia izan da 2016-17koa Irakurrieran irratsaioarentzat: martxoan 300. saioa aireratu zuten (Harkaitz Canori egin zioten elkarrizketa) eta hasieratik Gotzon Barandiaranekin batera esatari izan den Edorta Jimenezek agur esan dio bertako mikrofonoari, Leire Palaciosek hartu duelarik bere lekua. Irakurrieran saioa Bizkaia Irratian eskaintzen da, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.

Irakurrieran atalean topatuko dituzue audio guztiak.

Azken audioen loturak:

“Kristo irakiarra” mintzagai Ana Isabel Moralesekin

Lekore aldizkariaren 3. alea plazaratu dute

Kepa Altonagari elkarrizketa Irakurrieranen

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.