Juan Luis Zabalarekin “Ospa” mintzagai Irakurrieran irratsaioan

Juan Luis Zabalarekin Txistu eta biok (Algaida, 2016) nobela eta Ospa (Susa, 2017) narrazio liburua mintzagai izan dituzte Irakurrieran saioan, Leire Palaciosek gidatua.

JuanLuisZabala01

Irakurri HEMEN “Ospa” liburua osorik

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ospa

Sinopsia:

Telefonoz deitu dio Wim Wenders zinegileak. Kanpinean Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da. Bartzelonatik bueltan, Mikel Laboa hil dela jakin du irratiz. Eduardo Txillidaren eskultura famatua rotaflexarekin apurtzea erabaki du…

Juan Luis Zabalaren 23 kontakizunetako pertsonaiaren bat ezagutuko duzu ziur aski. Litekeena da zeu izatea horietako bat, edo zure lagunen bat, edo auzokoa bestela.

Pankarta zabaldu du alkatearen muturren aurrean. Faxista baten biografia idazteko tentatuta dago. Bonbilla erre da, aldatu egin beharko du. Kotxea hartu eta ihesi joan da urruti…

Ez dago liburuko narrazioak batzen dituen gai bakarra, nahiz eta denen artean baden ahaidetasuna, irakurri ahala igartzen hasiko zarena. Ezinegonak iheserako gogoa edo premia pizten du pertsonaia gehienengan, baina ihesa batzuetan ezinezkoa da, ezustekoen iturri ere bai inoiz, eta beste askotan abiaburura itzultzeko lehen pausoa.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.