Iban Zalduari elkarrizketa “(Euskal) literaturaren alde (eta kontra)”

Iban Zalduari elkarrizketa egin diote Irakurrieran saioan, (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) oinarri.

ibanzaldua


Iban Zaldua elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) (Elkar, 2016) oinarri.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

euskal literaturaren alde edo kontra

Sinopsia:

Nola bete kontrazal bat?

Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkargatzen diete kontrazaleko testua. Gutxitan idazten dute, ordea, singularraren 1. pertsonan, fikzioari –editorialarena dela– eutsiz. Izan ere, askotan, liburuko fikziorik lortuena kontrazalekoa da. Beste aukera bat: obraren lagin bat ipintzea. Baina nola jakin aukeratutako erakuskaria benetan esanguratsua den? Edo, okerrago, zer gertatzen da liburuko gainontzeko pasarte guztien gainetik badago? Azkenik, egileak liburuaren edukiarekin lotura zuzenik ez duen testu bat propio sor dezake, hemen bezala. Nahiz eta hau ere, ahalegin guztiak egin arren, ez dugun sinatuko, eta ez dugun lortuko singularraren 1. pertsonan idaztea, kontrazalaren lege ezkutuen menpe baikaude betiere.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.