Hitzen Uberan: 2016-17 denboraldiko elkarrizketa guztiak

Ostiraletan argitaratzen ditugu elkarrizketak Hitzen Uberan atarian. Eremu digitalak ematen dizkigun aukeraz baliatuta, elkarrizketa sakonak egiten saiatzen gara, eta aktualitatearen zirimolan galtzen diren liburu eta ahotsei tokia egiten. 2016-2017ko azken ostirala dugun honetan, ikasturteko elkarrizketa guztiak bildu ditugu albiste bakarrean. Irakurketa on!

Captura de pantalla 2017-07-28 a las 7.41.46

Iraila

Garazi Goia: “Mundu osoan hain ezaguna eta miretsia izan den idazle izugarri baten bizitzari buruzko beste perspektiba bat emateko ausardia izan zuen Naomi Woodek; asko idatzi da Hemingwayri buruz, baina inoiz ez dut aurkitu bere lau emazteen begirada eta pentsamenduak leku bakar batean gordetzen dituen libururik”

Unai Villena: “Polarizatutako eta azpimunduz betetako gizartean bizi gara, baina ez dut uste mundu horiek guztiz paraleloak direnik; intersekzio ugari dituzte eta etengabean ari dira nahasten”

Eneko Aizpurua: “Saiatzen naiz gizartean nahas-mahasean barreiatuta dauden errealitate puskak edo printzak jasotzen, piezak elkarrekin lotzen eta osatutako puzzleari esanahi bat bilatzen”

Urria

Peru Magdalena: Ikaragarri inbento ederra iruditzen zait bizitzea eta, horren erabateko kontzientzia bizitzeaz gain, ingurukoekin elkarbanatu gurako nuke guzti hau

Ander Odriozola: “Portua beti izan da pikareska leku bat. Legez kanpoko edo mugako ekintzetarako leku aproposa. Horrek ere erakargarria egiten du portua, ez?”

Edu Zelaieta: “Poema narratiboen eta narrazio poetikoen arteko lurralde batean koka litezke liburuko hainbat testu”

Azaroa

Patxi Larrion: “Garai bateko soziologia ulertzeko, literatura tresna egokiagoa eta hobea da”

Leire Bilbao: “Poeta ezagunak euskarara ekartzea bezain beharrezkoa iruditzen zait poeta ezezagunak ere ekartzea”

Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”, irudizketan

Mikel Etxaburu: “Kartzelak era askotakoak dira; zuk zeureak eta nik neureak, baina lotzen gaituen katea beti da kate bera”

Alaine Agirre: “Hegatsen helburua ez zen sormen lanak kaleratzea, eduki informatiboa eskaintzea baizik”

 Abendua

Kirmen Uribe: “Gerraren ondorioei buruz hitz egin nahi nuen nobelan”

Urtarrila

Iñigo Astiz: “Kixote hiltzen denean, sentitzen duzu benetan ezagutzen duzun norbait hil dela, ez pertsonaia bat”

Irati Jimenez: “Hitz bakar batean dagoen munduari begiratzean geure munduak agertzen dira”

Miren Gorrotxategi: “Naizenaren parte baten isla da baserri-giroa”

Otsaila

Arantxa Urretabizkaia: “Idazlearen betebeharra ez al da gauza deserosoak kontatzea?”

Luis Elizetxea: “Entseguetan ikusten duzu idatziriko guztiak ez duela balio eta malgua izan behar duzu”

Xabier Etxaniz Rojo: “Inguruan gertatzen dena kontatzea ere bada gure lana”

Aritz Gorrotxategi: “Zer gertatzen da gauzak hankaz gora jartzen direnean?”

Martxoa

Txakur Gorria kolektiboa: “Galbaherik pasatu beharrik ez izatea bikaina da: imajinatu badugu eta gustuko badugu, existituko da”

Mikel Hernandez Abaitua: “Benetako gertakari batean oinarritzen da nobelako plagioa, baina ez dut plagioa egin zuen idazlearen izena aipatu nahi izan”

Kattalin Miner: “Erabaki handiak bezain garrantzitsuak dira egunero hartzen ditugun erabaki txiki horiek”

Karlos del Olmo: “Arestiren antzezlanek oso itxura klasikoa izan arren, badituzte elementu iraultzaileak”

Aitziber Etxeberria: “Nire errealitatetik zeharo ezberdina den zerbait idazteak egunerokotasunetik alde egiten laguntzen dit”

Apirila

Arantxa Iturbe: “Idazten ari naizenean, entzuten ari naiz etengabe”

Martxel Mariskal: Liburu honetan oinazea dago, baina baita gozamena ere, poliki irakurriz gero

Maiatza

Iñaki Irasizabal: “Azken hogei urteotan ahaztu samar egon da politika, militanteen esku baino ez; orain, ordea, modan dago”

Ainara Gurrutxaga: “Egindako bidea ordenatu dugu, eta hartu ditugun hautuez kontzientzia hartu”

Diego Aldasoro: “Guztiok eduki behar genuke artea egiteko eskubidea”

Yolanda Arrieta: “Niretzat ahozkoa eta idatzizkoa iturri bereko bi ur dira”

Ekaina

Maialen Berasategi: «Poesiazale gehienek aurkitu ahalko dute bere egiteko zerbait Adrienne Richen aleen artean»

Beatriz Chivite: “Batzuetan hitz gutxirekin asko esan daiteke”

Alaine Agirre: “Kostatu zait neure buruari idazlea naizela onartzea”

Itziar Diaz de Ultzurrun: “Despentesen King Kong ez da ez ar ez eme: politikoki inposatu zaigun bitasunaz haraindikoa da”

Judit Ruiz de Munain, Jokin Mitxelena eta Patxi Zubizarreta, Zukafukamusuka liburuaz

Uztaila

Asier Osinalde: “Ipuinen eta pertsonaien arteko loturak eraikitzea izan da lanik gustagarriena”

Barbalot: “Preso gauzka ideologiak eta hari kateaturik dago gure jarduera osoa”

Juanjo Olasagarre: “Saiatu naiz, batez ere, mundu ikuskera bat ematen”

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.