Gaur eta bihar, Poesia Orduak

Hamargarren urtez antolatu dute Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak Poesia Orduak poesia-jaialdia; aurten, Paddy Rekalde eta Beatriz Chivite igoko dira oholtzara, gaur eta bihar, hurrenez hurren. Saioak 19:30etan dira biak, Victoria Eugenian Club aretoan.

chivite-rekalde

Pasa den asteazkenean aurkeztu zuten Poesia Orduako 2017 egitasmoaren egitaraua. Hamargarren urtez antolatu dituzte Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak Poesia Orduak. Egitasmoa sendotu egin da tarte horretan, eta behin baino gehiagotan geratu da jendea kanpoan, aretoan ezin kabitu. Bi poema-errezitaldi egingo dira urtero legez. Aurten, Paddy Rekalde eta Beatriz Chivite poetek irakurriko dute beren lana, baina ez dira errezitaldi hutsak izango, musika izango dute biek lagun.

Gaur: Jukebox EkaHitza

Paddy Rekalderen Spray (Susa, 2011) poema-liburua dago ikuskizun honen oinarrian. Arkaitz Callado Dj Itsua-ren doinuek eta Oier Floresen lan bisualek jantziko dituzte Rekalderen hitzak. Hemen irakur dezakezu bere garaian liburuaren harira egin genion elkarrizketa.


 

Bihar: Pekineko kea

Paula Olaz eta Javier López Jasoren musikak eta Mar Gonzalez Ruiz de Larramendiren bideoek lagunduta irakurriko ditu Beatriz Chivitek Pekineko kea (Pamiela, 2017) poema-liburuko aleak. Hemen irakur dezakezue ekainean egin genion elkarrizketa.


 

Non, noiz eta nola

Victoria Eugeniako Club Aretoan egingo dira saioak, 19:30etan. Ikuskizunak doakoak dira, baina, gonbidapena behar da. Horretarako, egunean bertan joan Victoria Eugenia Antzokiko leihatilara, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Kartela Iker Ayestaranek egin du.

PoesiaOrduak

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.