SINOPSIA
Antzezlanaren sortzaileen eurek hauxe diote Miss Karaoke-ri buruz:
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?
«Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?». Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.
TALDEA
Aktoreak:
Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia,
Marina Suarez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta.
Testua:
Oier Guillan
Dramaturgia:
Metrokoadroka eta aktore taldea.
Zuzendaritza artistikoa:
Oier Guillan, Javi Barandiaran eta Metrokoadroka.
Kartela eta estetika orokorra:
Idoia Beratarbide.
IRITZI BAT
Donostiako emanaldira joan zen Jaime Valverde kritikaria, eta hauxe idatzi zuen Garan:
Bakarrizketa xelebreak, umore absurdoa, aho-korapilo kontzeptualak: obra paregabe honetan, Metrokoadroka eta Pez Limbo kolektiboek L’Alakran antzeztalde apartaren eskola berreskuratzen dute.
Alegia, clown izpiritua hizkuntza performatiboan txertaturik, gai sakonak, existentzialak askotan, komikotasun bihurri eta absurdo batekin jorratzeko.
Gure antzerkian hain errotuta dagoen istorioaren beharra gainditu eta eszenen arteko lotura lineala desegiten da. Esketx bakoitzean gai nagusiaren orbitan dabiltzan ideiei tonu eta formatu desberdinekin heltzen zaie.
(…)
Aktoreen lan bikainean bermatuta, identitateari buruzko hausnarketa teatral honek une epiko zein komiko handiak eskaintzen ditu.
AMU BAT
Hona hemen Zazpi T’erdi taldeak antzezlanaren harira egindako teaser-a:
UDAZKENEKO DATAK
Urriak 4: IRUÑEA: Nafarroako Antzerki Eskola.
Urriak 21: PASAI DONIBANE: Juanba Berasategi antzokia.
Urriak 23: BILBO: Arriaga Antzokia.
Azaroak 3: AZPEITIA: Soreasu antzokia.
Abenduak 2: LEIOA: Kultur Leioa antzokia.
Abenduak 3: ORERETA: Niessen antzokia.