Martxel Mariskalekin literatur ekitaldia antolatu dute Oiartzunen

Igande honetan literatur ekitaldia antolatu dute Oiartzunen Irakurle Taldeak eta Azmarrinek. Martxel Mariskal gonbidatu dute ekitaldira, eta herriko hainbat lagunek Azken zakatzak poesia liburuko poemak irakurriko dituzte.

mariskal oiartzun

Igandean (urriaren 1ean) Oiartzungo Hipatia parkean 12:ooetan jarri dute hitzordua. Martxel Mariskal eta bere lehen poesia liburua izango dira protagonistak: Azken zakantzak, udaberrian Susaren eskutik argitaratutakoa. Mariskalek badu loturarik Oiartzunekin, duela urte batzuk Haurtzaro ikastolako irakasle izan baitzen.

Ekitaldian herriko hainbat lagunek liburuko poemak irakurriko dituzte, haien artean Alaia Martin, Ainara Lasa eta Oier Guillan; Ekain Telletxea eta Malen Etxebeste haurrek ere poemak errezitatuko dituzte. Antolatzaileek iragarri dutenez, gonbidatu sorpresa bat ere izango da bertan. Saioaren gidari Goiatz Labandibar izango da. Idoia Beratarbide pintore eta ilustratzaleak koadro bat osatuko du saioak irauten duen artean.

martxel mariskal

Oiartzungo Irakurle Taldeak ekitaldi honekin hasiera emango dio hasiera ikasturteari. Hurrengo saioa azaroaren 14an izango da, eta Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian izango dute mintzagai. Ohiko moduan 20:.00etan Oiartzungo bibliotekan. Goiatz Labandibarrek dinamizatuko ditu Oiartzungo Irakurle Taldeko saioak.

Martxel Mariskal Berrian elkarrizketatu dute berriki, eta Hitzen Uberanen ere izan genuen berarekin solasean aritzeko parada.

This entry was posted in ag-Errezitaldia, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.