EIEren 35. urteurrena ospatzeko, hitzaldia

Euskal Idazleen Elkarteak hitzordu berezia antolatu du bere 35. urteurrenaren harira: “… eta hogei urte barru? orduan ere umorez” izeneko hitzaldia. Bertan Jule Goikoetxeak eta Juan Kruz Igerabidek hartuko dute parte. Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan jarri dute hitzordua, urriaren 5ean 19:00etan.

euskal-idazleen-elkartea

EIEk umorez egin nahi izan du etorkizunaz gogoeta, eta horrerako hitzaldia antolatu du Bilbo, Euskaltzaindiaren egoitzan. EIEk jarritako “… eta hogei urte barru? orduan ere umorez” titulua izan da hizlarientzako amua. Hortik abiatzeko eskatu zitzaien, EIEren esanetan “bi gizaldi, bi begirada, biak ere umorez egiteko gai”.

Ez dira ekitaldian parte hartuko duten bakarrak. Jasone Osoro EIEko lehendakariak egingo du ekitaldiko sarrera, ondoren Andres Urrutia euskaltzainburuak hitza hartuko du.

EIEk honako gonbidapena gehitu dio ekitaldiari: “Euskal Idazleen Elkarteak bere bazkide eta lagunekin ospatu nahi du urteurren hau. Badakigu nondik gatozen. Ikus dezagun, irribarre batekin, nora joango garen”.

Hitzordua: urriaren 5ean, 19:00etan, Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.