Peru Magdalenak “Ametsondoa” aurkeztu du

Peru Magdalenak Ametsondoa liburua aurkeztu du Elkar argitaletxearen eskutik, narrazio laburrez eta ilustrazioz osatua. Jarraian ikus ditzakezue aurkezpeneko bideoak.

IMG_6298


Ametsondoa, sinopsia:

“Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak asmatu ditu Peru Magdalenak.

Errekak eta loreak, ispiluak eta txoriak, maitaleak eta zaldiak, perretxikoak eta desertuak topatuko dituzu orriotan zehar, baina batez ere gogoa biluzteko gonbidapen bat, begiak zabalik amets-itsaso honetara dzanga egiteko.”

ametsondoa

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.